Udal aurrekontuetarako eman zure iritzia eman eta zure lehentasunak zehaztu itzazu
Datozen urtealdietako aurrekontuetan herritarron ustez jaso daitezkeen lehentasunak definitu eta biltzeko parte-hartze prozesuari hasiera eman dio Ermuko Udalak. Ermuarron parte hartzea aspaldiko kontua da gure herrian elkarte ta talde ezberdinen bitartez gauzatzen dena. Aurreko legegintzaldian parte hartze bidean aurrera egiteko pausoa eman zen eta aurrekontuetara ere zabaldu genuen.
Ildo horretatik, aurtengoan gure kezka edo lehentasunak zeintzuk diren eta horiei nola heldu zehazteko eskatuko zaigu. Horretarako, ermuar guztiok datozen egunotan barnean galdetegia duen bi orrikoa jasoko dugu gure etxeko gutun-ontzian, horretaz baliatuz adierazi ahal izango dugularik gure auzo eta kaleetan ikusten ditugun beharrak eta lehentasunak zeintzuk diren gure iritziz. Gure ekarpenak kontutan hartuko ditu Udalak 2016rako aurrekontuak edo hurrengo urtealdietakoak prestatzeko orduan, horiek guztiak, Ermua hobetzen lagunduko baitute.
Etxean jasotzen dugun galdetegia bete eta abenduaren 6ra bitartean helarazteko epea izango dugu. Horretarako hainbat aukera ditugularik; postetxeko edozein buzoian uztea zigilu eta kosturik gabe, hartzaileak ordainduko baitu jasotzean, Abiapuntu bulegora eraman eta bertan eskura entregatu edo gauza bera egin kalean jarriko ditugun mahaietan entregatu ahal izateko. Mahaiak Patxi Plazan –azaroren 26an eta abenduaren 3an) eta San Pelaion (azaroaren 27an eta abenduaren 4an) jarriko ditugu. Azken aukera bat ere badugu, azkarra eta erosoa, webgunean bertan galdetegi digitala erantzutea.
Parte hartu! Eman zure iritzia!
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa