Ekonomia-enplegua, familientzako laguntzak eta errepideak ermuarrok lehentasunezkotzat jotzen ditugun gaiak

21.01.16
Ekonomia eta Ogasuna

Ekonomia eta enplegua sustatzea; gizartetik kanpo geratzeko arriskua duten familiei laguntzea eta errepide-aparkalekuak dira –ordena horretan- ermuarroi gehien kezkatzen gaituzten gaiak. Hori ondorioztatu dezakegu 2016ko aurrekonturako Udalak gauzatu duen parte-hartze prozesuan oinarriturik. Galdetegian hamabi gai edo alor planteatzen zitzaizkigun, horien artetik eta norberaren iritziz garrantzitsuenak azpimarratzeko asmoz. Jasotako erantzun eta proposamenen inguruko txostena atzo goizean aurkeztu zitzaion udalbatzarrari, Gai orokor eta Osokora igo beharreko Batzordearen asteroko bileran.

Udalak guztira 146 pertsonen -83 gizonen eta 63 emakumeren- erantzun eta ekarpena jaso du, azaroan etxeetan jaso genuen inprimakiaren bitartez. Hori bete ondoren posta zerbitzuaren bidez buelta zitekeen doan, herriko auzo eta leku ezberdinetan abenduaren 6ra artean jarri izan diren mahaietan entregatu edo webgune honetan online bete. Txosten horrek jasotako erantzunen laburpena jasotzen du, modu xehatuan. Guk behean osorik lagatzen dizuegu txostena pdf formatuan.

Agiriaren irakurketatik hainbat datu atera ditzakegu. Besteak beste, gehien parte hartu izan duten herritarrak hirigunearen erdialdean -43 erantzun- eta San Pelaio auzoan -30 erantzun- bizi direnak izan direla. Jarraian bestelakoak izendatu den zonaldea –hainbat kale eta etxebizitza batzen dira bertan- dago 19 erantzunekin eta San Antonio eta Sallabente 12na bakoitzarekin. Agirian zeonalde edo auzo bakoitzetik jaso den kopuru zehatza adierazten da, egileak emakumeak ala gizonak diren bereizten, eta erantzuleen bataz besteko adina ematen. Horren erabera, Abeletxe auzo gaztea eta biztanleek ere gazteak direla ondorioztatu dezakegu erantzuleen adina 28,33 zrifran kokatzen baita. Aldiz beste muturrean eta nagusiagoen taldean Santa Ana dugu, erantzun dutenenetatik adinaren media ia 60 urte delako.

Jarraian txostena osoa uzten dizuegu pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa