Efecto Pasillo eta Esne Beltza, 2016ko Santixauetako kontzertu nagusiak

21.03.16
Kultura eta Gazteria

Lau hilabete baino ez dira falta 2016ko Santixau jaietarako, eta programazioa itxura hartzen hasi da jada. Musika emanaldiak izan ohi dira festetako ekitaldi garrantzitsuenak, eta Kultura Sailak hainbeste itxarondako jaiegunak girotuko dituzten zenbait talderen izenak jakinarazi ditu.

Urtero bezala, txupinazoa bota baino astebete lehenago, kontzertu ikusgarri batez gozatzeko aukera izango dugu San Pelaio plazan. Aurtengoan, Efecto Pasillo kanariarrak izango ditugu geure artean uztailaren 16an, 23:30etik aurrera.

Uztailaren 23an, Santixauen bezperan, Esne Beltza igoko da San Pelaioko agertokira, Ermua ska eta hip-hop erritmoz betetzeko asmoz. Xabi Solanok gidatzen duen taldeak “Eskuekin”, “Bozgorailuetatik” eta “Sueños de Color” bezalako arrakastak joko ditu 23:30etik aurrera.

Bestalde, uztailaren 27an, “Zezen eguna”, Lorenzo Santamaría abeslari mallorkarra izango da jaiei amaiera emateaz arduratuko dena. Kontzertua 00:30etan hasiko da Orbe Kardinala plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik