Kontrolpeko leherketa egingo eta N-634 errepidea une batez moztuko

28.04.16
Hirigintza

Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak gaur arratsean neurtutako leherketa egingo duela adierazi du Urko-Axe edo Iparraldeko tartea deritzan zonaldean, Ermuko saihesbidearen obren baitan. Leherketa kontrolatua egingo da, operazioa hobeto kontrolatu ahal izateko eta izan daitezkeen ondorioak ere hobeki kontrolatu ahal izateko. Ertzantza abisaturik dago eta agenteek bide etena koordinatuko dute. Seguruenik azkenengo leherketa izango dela aurreikusten dute obra egileek. Nolanahi ere, eztanda hirigunetik bertatik entzungarri izango dugula aurreratu dute eta, ez kezkatzeko, adierazi. Enpresak ohiko prozedurari jarraiki sismografo hainbat jarriko ditu lanean, eztandaren indarra eta eragina neurtzeko.

Kontrolaturiko gaurko leherketa arratsaldeko 18:00an egingo da, errepide berriaren trazaren hondeaketa egiten ari diren lekuan, N-634 errepidetik Areitio mendatera igotzeko bidearen alboan. Hori dela eta, segurtasun neurriei jarraiki, N-634 errepidea eta inguruko bideak moztu egingo dira ordu horretan. Urtia industrialdearen hegoaldean kokatutako industriak ere segurtasun neurrien barne sarturik daude, eta leherketa zonatik gutxienez 300 metrora egotea gomendatu dute langileek.

Xehetasun guztiak jasotzen dituen planoa lerro hauen azpian uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko