Emusik jaialdiaren lehen ikuskizuna Ermua Antzokian ikusgai
Emusik, Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa bihar hasiko da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren programazioaren barne dago ekimena, maiatzaren 4tik 7ra gauzatuko da eta Ermua jaialdiaren 59 egoitzetako bat izango da. Jaialdian Europako musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute. Jaialdiaren programak 120 kontzertu biltzen ditu, eta horietatik bi gure herrian izango dira. Biharko lehenengoan Eslovakiako eta Hungariako taldeek parte hartuko dute. Hartnerg-Steiermarkeko (Austria) Jugendkapelle der Musikschule Hartberg Wind Band taldeak kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian, arratseko zazpi eta erdietatik aurrera. Alboka Musika Eskolako ikasleak anfitrioi izango dira eta eszenatokia eta partitura partekatuko dute ikuskizunaren azken zatian. Programan aurreikusitakoaren arabera bisitariek eta ermuarrek elkarrekin joko dituzte Jakonb de Haan musikariaren ‘Blues Factory’ eta Johann Strausek idatzitako ‘Radetzky March’ konposizio ospetsua.
Emusik jaialdia ofizialki maiatzaren 6ko ostiralean irekiko da. Behin jaialdian bete-betean sartuta, maiatzaren 6ko egun horretan eta 7an, larunbata, bi kontzertu izango dira Orbe Kardinala plazan.
Ostiralean, Hungariako Rózsavölgyi Guitar Orchestra eta Eslovakiako Choir “Goldky” and Chamber Student´s Orchestra arituko dira 19:00etatik aurrera. Lagun izango dituzte Alboka Musika Eskolako ikasleak, Pispillu Abesbatza, trikitilariak eta hainbat ahots gehiago.
Larunbatean, aldiz, 12:00etatik aurrera Alemaniako Musikschule der Stadt Pinneberg Klarinettenensemble eta Suitzako Musikschule Wil Orchestraren txanda izango da. Aurreko egunean bezala, laguntzaile berberak izango dituzte.
Emusik, ohiko jaialdia baino askoz gehiago
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da Emusik, eta egoitzak izango ditu EAEn, Nafarroan, Iparralden eta Errioxan. Herrietan joko duten parte-hartzaileak Europako hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbehereak.
Musika batzen gaituen hizkuntza komuna da» premisatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta herrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri desberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko. Horrez gain, festa eta musika-ospakizunaz aparte, festibalak ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio musika eskolek maila guztietan (tokikoak, nazionalak, europarrak) egiten duten lan nekaezinari.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu