Imagen
Gauez galtzada itxita AP-8 autobidean, Ermua eta Gerediagaren artean
10.05.16
Hirigintza
Bizkaian AP-8a kudeatzen duen Interbiak sozietate publikoak jakinarazi du gaur eta bihar gauetik goizaldera errepidea moztuko dela autobidean. Ermuko saihesbidearen obrak aurrera doa, eta horixe da etenaldiaren arrazoia. Izan ere, lanengatik itxiko da bidea Bilborako noranzkoan.
Galtzada 00:00etatik 06:00etara bitartean egongo da itxita gaur gauean eta biharkoan, Ermutik (75 kilometro puntua) Durangora (88 kilometro puntua) doan autobide zatian. Gainera, Gerediagako (Abadiño) sarbidea ere itxita egongo da tarte horretan.
Trafikoa N-634 errepidetik desbideratuko da, eta Interbiakek desbideratzeak adierazteko seinaleak jarriko ditu.
Bizkaiko Aldundiak aldaketa horrek sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatu du.
Lotutako albisteak
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko