Ermuko Stai Zitto taldeak 'Bidaia' izena daraman kanta eta bideoklip berria aurkeztu du

09.09.16
Kultura eta Gazteria

Ermuko Stai Zitto bandak abesti berria aurkeztu du uda honetan eta lehenengo aldiz bideoklip batekin batera. Stai Zitto taldea 8 gaztek osatzen dute, Ermuko eta Mallabikoak. Musika munduan interesa zuten, eta beste talde batzuen partaide izanda, elkartu eta banda berria osatu zuten. 2013. urtetik lanean dihardute, 2014. urtean lehenengo diskoa aurkeztu eta aurten bigarren lana prestatzen dabiltza. Uda honetan, ‘Bidaia’ deitutako abestia aurkeztu dute, eta lehenengo aldiz, bideoklip bat grabatu dute.

Stai Zitto izenarakin plazaratu zuten lehengo diska, arrakastatsua eta hainbat abeslari ezagunen partaidetzarekin, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Cillo (Orihen) taldeko abeslariak. Lan horrekin lehenengo kontzertuak eman zituzten eta 2015. urtean Gaztea Maketa Lehiaketa finalistak izatea lortu zuten, hori gutxi balitz, entzuleen saria jaso zuten.

Ibilbide berri bat musikan

Orain, abesti berri batekin datoz, ‘Bidaia’ deitutakoa eta taldeko bigarren diskoko abestia izango dena. Taldeak komentatu digun moduan, lan berria prestatzen dabiltza. “Hemendik aurrera abesti berrietan lanean jarraitzea eta estudioan grabatzen jarraitzea da gure ideia, disko berria borobildu nahiko genuke ahalik eta lasterren”. Udaberrian zehar lanean ibili dira, eta udan Bidaia lana entzuteko aukera izan dugu. Abesti berri hori bideoklip batekin aurkeztu digute, taldeko ibilbidean grabatu izan duten lehenengoa.

Taldekideak esan diguten bezala, profesionalki grabatu duten lehenen bideoklipa izan da, eta abesti berriarekin batera, momentu aproposa zela pentsatu zuten. “Gure musika taldeak aurkezten duen lehenengo bideoklipa da. Momentu aproposa dela uste dugu, martxoa eta apirilean estudioan sartu ginen kantu berriei forma ematen hasteko eta bideokliparen ideiarekin aurrera jarraitu dugu, gaur arte”. Taldea nor den islatu nahi izan dute bideokliparekin, eta ‘Bidaia’ abestiak kontatzen duena espresatu. “Batetik, gure taldearen zuzeneko irudia azaleratu nahi izan dugu, gure irudia, zeintzuk garen eta zer egiten dugun; beste alde batetik, gure kantu berriak kontatzen duen istorioa adierazi nahi izan dugu, modu alegoriko baten. Bideoklipa kantu berriaren adierazpen grafiko ahalik eta argiena izatea izan da gure ideia, kantua eta haren letra irudi bidez adieraztea modu zuzen eta adierazgarrian. Abestia bizia da, freskoa, indartsua eta positiboa, eta bideoan hori irudikatu nahi izan dugu”.

Lagunak, familiak eta ingurukoak, taldeko jarraitzaile leialak, txalotu dute egindako lana. “Guretzat, zintzotasunez, harrera oso positiboa izan da. Gure lagun, familia eta kideek zoriondu egin gaituzte egindako lanagatik, eta esker oneko sentitzeko beharren gaude. Lehenengo astean bideoklipak 1000 erreprodukzio baino gehiago izan zituen, eta horrekin geratzen gara. Espero dugu bide honetan erritmo onean aurrera jarraitzea”. Egun, 3000 erreprodukzio baino gehiago izan ditu bideoklipak. Beraiek komentatuta, oso pozik daude emaitzarekin eta hemendik aurrera lanean jarraituko dute disko berria aurkezteko, eta hemendik eta urte amaiera bitartean dituzten kontzertuekin gogotsu ibiltzeko.

Stai Zitto taldeko bideokliparekin uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean