'La Boheme' Pucciniren opera, Ermua Antzokian gozagai

21.09.16
Kultura eta Gazteria

Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Giacomo Puccinik idatzitako ‘La Bohème’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian. Opera ospetsuenetarikoa da, lau ekitalditan antolaturik dagoena. Musika Puccinirena da eta italieraz idatzita dagoen testua Giuseppe Giacosa eta Luigi Illica autoreengatik. Turineko hiriburuan estreinatu zen 1896ko otsailaren 1ean Arturo Toscanini gaztearen zuzendaritzarekin. Gaur egun opera errepertorioko obra nagusienetakoa da, 2005etik 2010era bitartean mundu osoan gehien errepresentantu izan den lanen artean laugarrena izanik. Lau ekitalditan antolaturik dago.

La Bohème Puccinik idatzitakoen artean obra dotore eta orekatuena da, eta konbentzigarriena aldi berean. Libretoa aparta da, komedia eta drama uztartzen dituena. Pertsonaien definizio musikal perfektua du etab aita horien arteko harremana eta emozioena ere, operan dauden amaierarik onenez bukatuaz. Melodrama orokorraren maisu lana da, propio duen musikaren testurarik gabe istorio dotorea litzatekeena besterik gabe…aldiz Puccini istorio unibertsalaren mailara transformatzen duelarik.

Sarrerak 8 euro balio dute eta jada salgai daude www.kutxabank.es entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.

Atsedenaldian cava-kopa bat zerbitzatuko da, Distribuciones Arral 77 enpresak eskainita.

  • Musika-zuzendaria: Ricardo Chailly
  • Zuzendari artistikoa: Davide Livermore
  • Abeslariak: Gal James, Carmen Romeu, Aquiles Machado, Massimo Cavalletti, Mattia Oliveri...
  • Iraupena: 125 min.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu