Ostiralean Sidecars taldea madrildarra Ermua Antzokian
Sidecars, musika talde madrildarra, ostiralean hilak 14 Ermua Antzokian izango dugu, musikaz beteriko gau polit batean.
Musikan 10 urteko ibilbidearekin, 2015eko azken hilabeteetan disko berri bat prestatzen hasi ziren. “Contra las cuerdas” disko berria, zuzeneko lana eta akustikoa izatea pentsatu zuten. Musikan izandako ibilbideko lanik onenen bilduma berri bat sortu eta bidean galdu izan ziren abestiei bizitza berri bat ematea nahi zuten. Horretarako, zuzeneko grabaketa bat egitea antolatu zuten, abesti zaharrak berriekin elkar bizitzeko. Lan berria, modu akustiko eta organiko berri batekin landu zuten eta 2016an aurkeztu zen albuma, Madrilen. Uda kontzertuz gainezka izan ostean, non taldearen sendotasuna eta handitzea antzeman den, kontzertu honentzat, “Contra las cuerdas” albumaren esentzia berreskuratuko dute, espiritu akustikoan baina taldeak duen rock puntua ahaztu gabe.
Urtean zehar, formatu berri honekin estatuko hainbat antzokietatik zehar ibili dira. Orain, Ermura datoz ekitaldi goxo eta indartsu batekin. Proposamen berria eta interesgarria da, non taldeko kantarik famatuenak berreskuratuko dituzten, soinu eta espiritu berri batekin. Taldeko lanik txalotuenak, formatu akustikora moldatuta.
Kontzertua ostiral honetan izango da, 22:15etik aurrera, eta oraindik aukera duzue sarrerak lortzeko eta gau desberdin batez disfrutatzeko. Sarrerek 12 euroko prezioa dute, eta Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, gelditzen badira, kontzertua baino ordubete lehenago Ermua Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira.
Kontzertuaz gozatzen hasteko, hemen entzun dezakezue taldearen “Soy fan de ti” kanta famatua:
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu