Imagen
Gerediagatik eta Ermurako arteko AP-8ko zatia gauez moztuta egongo da aste honetan
21.11.16
Hirigintza
AP-8 Autobidea: Galtzada itxiko da, gauez, Gerediaga (84 km) eta Ermua (75 km) artean
Interbiak Sozietate Publikoak jakinarazi duenez, azaroaren 21ean, 22an, 23an eta 24an, AP-8 autopista itxita egongo da Donostiarako noranzko galtzadan Gerediaga eta Ermua artean, 22:00etan hasi eta hurrengo eguneko 06:00ak arte.
Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen eraikuntza lanak direla eta moztuko da errepidea. Gerediagatik (84. kilometroa) Ermura (75. kilometroa) joan behar duten gidarientzat honako aukerak proposatu ditu Interbiakek:
- Donostiarantz doazen ibilgailuak N-634 errepidera bideratuko dira Gerediagako lotunean, eta Ermuko lotunean sartuko dira berriro autobidera.
- Elorriotik datozen ibilgailuak, N-636tik datozenak, N-634 errepidera bideratuko dira Donostiarantz joan nahi badute, eta Ermuko lotunean sartuko dira AP-8 autobidera.
- BI-633 errepidetik datozenak, Garaitik eta Berrizetik, N-634 errepidera bideratuko dira Donostiarantz joan nahi badute, eta Ermuko lotunean sartuko dira AP-8 autobidera.
Interbiak sozietateak seinalatuko ditu egin beharreko bide aldaketa guztiak, eta eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu sozietatearen webgunea.
Lotutako albisteak
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko