Olentzero Txikik opariak eta ilusioa ekarriko ditu larunbat honetan Ermura

23.12.16
Kultura eta Gazteria

Gabon giroa nabari da jada Ermuko kaleetan. Bihar hasiko dira ospakizunak, eta urtero bezala, abenduaren 24arekin batera, askok espero duten bisita jasoko dugu herrian. Olentzero Txiki ikazkin jatorra geure artean izango dugu, eta kalejira alaia egingo da herriko txikienekin batera.

Ibilbidea 11:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta Anaitasuna Ikastolako, Txindurri Dantza Taldeko eta Alboka Musika Eskolako ikasle eta irakasleek girotuko dute jaia.

Bestalde, urtero egiten den moduan, Olentzero abenduaren 31n iritsiko da ‘ofizialki’ Ermura, urte amaierarekin batera. Euskal Herriko gainontzeko herrietan abenduaren 24an ospatzen den arren, Gabonzahar egunean iristen da ikazkina Ermura. Diktadura garaiko gertakizun baten ondorioz hautatu da egun hori azken urteetan. Gerra zibilaren garaian, Olentzero ospatzeko eta kalera taldean irten ahal izateko agiri eta baimen guztiak behar ziren. Urte batean, baimenak ez ziren abenduaren 24rako iritsi, eta egun horretan ezin izan zen kalejirarik egin. Beraz, antolatzaileek baimena eskuratu zutenean, atzeratuta ere, urteko azkeneko egunean ekitaldia egitea erabaki zuten. Harrezkero, bere horretan mantendu da ospakizuna.

Gauzak horrela, abenduaren 31n arratsaldeko 18:00etan etorriko da Olentzero Ermura, eta Orbe Kardinala plazan egingo zaio harrera.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik