Errege Magoen kabalgata motorrek zabalduko dute eta 700 kilotik gora gozoki banatuko
Ekialdeko Errege Magoak iristear ditugu. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu urtero Zentro Erregionalek antolaturiko kabalgatan parte hartzeko. Ekitaldia bihar, urtarrilak 5, izango da, non Hiru Erregeak eta beraiekin bat datozen gorteko laguntzaileak kalejiran aterako diren herriko kaleetan.
Aurten eta estreinakoz, izarraren eta Magoen karrozen aurretik artzain jantzitako motordun gidari hainbat izango da, ‘Te gusta la ruta?’ Taldeko kideak. Kalejira 18:00etan hasiko da, eta Sallabente auzotik abiatuta, 634 errepidea igaroko dute, trenbide azpiko tunela zeharkatu eta Abeletxe egoitza paretik jarraitzeko. Hortik, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zearkale eta Kaltxangoko bidegurutzea gurutzatuko du kabalgatak. Azkenik, 19:00ak inguruan, Orbe Kardinalaren plazara iritsiko dira Errege Magoak, bertako haurrekin egon eta hitz egiteko.
700 kilo gozoki banatuko dira ikusleen artean
Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira.
Aurtengo kabalgatan, 720 kilo gozoki banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek herriko haurren artean. Izan ere, ohiko 600 kilo karameluz gain, Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) 120 kilo gozoki gehiago eman baititu, bihar banatu daitezen.
Arratsaldeko 17:00etan, kabalgatari hasiera eman aurretik, Ekialdeko Errege Magoek Ermuko Abeletxe Eguneko Zentroko eta Nagusien Egoitzako pertsonak bisitatuko dituzte.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean