'Eguen zuri' egunak bete-betean sartuko gaitu 2017ko Inauteri jaian

22.02.17
Kultura eta Gazteria

Jairi konenak, hubilenak eta Inauteriak ate joka ditugu. Bete-betean murgilduko gara jai egunetan bihartik aurrera. ‘Eguen Zuri’k hasiera emango dio lau eguneko jai eta dibertsioari. Bihar arratsaldeko hiru eta erdietatik aurrera, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko dute herriko plazan ikastetxeetako gazteek, segidan diskoteka ere izango dutelarik, DJ Xaiborren eskutik. Kultura Alorrak kaleratu berri du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango du txarangak, 40 Principales kateko Olga Grande Djak, animatzaile eta dantzariak, besteak beste, izango baititugu.

Ostiralean, Euskal Birusa taldeko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta Txindurrik idatzitako kopla zaharrak kantatuz. Elkarteak aurten ere deia egin die parte hartu nahi duten guztiei mozorroturik ager daitezen: “Kalejira mozorrotuta egingo dugu, atara armairutik alkandora koloretsuena, lastozko txapela eta aurpegia margotu edo tapatu. Otsailak 24, ostirala arratsaldeko 6etan Ermuko plazan. Anima zaitez mozorrotuta Hartzari ongi etorria ematera!

Larunbatean, ‘Irulitxa’ txarangak bi emanaldi egingo ditu, lehena eguerdian kalejira eginez eta bigarrena arratsaldez zazpietatik aurrera bigarren kalejira eskainiz kaleak girotzeko. Aurretik, umeek txokolate jana izango du, sabela bapo bete ondoren, gustura dantzatu ahal izateko. Dantzaldia TTR taldeak egingo du. Zazpietan Irulitxa fanfarriak protagonismoa berreskuratuko du bigarren kalejiran ateratzeko. Zazpi eta erdietan haurren mozorro lehiaketa egingo da. Egunari amaiera emateko, gauean, eta estreinakoz 40 Principales irrati emisoraren ikuskizuna izango da herriko plazan, Olga Grande esataria DJa arituko da, musika berriena pintxatzen, gogo edo animatzaile eta dantzariekin batera.

Asteartean, arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, seietan, ‘Asmakizun asmatzaileak’ tituluko kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko emanaldiarekin, musika Ohian Vega DJak. Ekitaldi guztiak plazan egitea aurreikusita dago, euria eginez gero Ariztmendi pilotalekura lekuaz aldatuko dira.

Jarraian egitaraua uzten dizuegu PDF formatuko artxiboan, kontsultatu ahal izateko. Egitarauak bi orrialde ditu, aurrenekoak edizioko kartel irabazlea dago eta bigarrenean ekitaldi, ordu eta lekuen xehetasuna.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne