Hilabete izango dugu motordun ibilgailuen titularrok 2017ko TMI gaineko Zerga ordaintzeko

01.03.17
Ekonomia eta Ogasuna

TMIZ zuzeneko zerga da, udaloi kudeatzea dagokiguna, derrigorrezkoa eta Ermuan 904.000 euro pasatxo biltzea aurreikusten duena

Udal diru-bilketa zerbitzuak bihar hasiko du aurtengo Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari (TMIZ delakoari) dagozkion ordainagiriak borondatez ordaintzeko hilabeteko epea. Borondatezko hilabeteko epea martxoaren 2an hasiko eta apirilaren 3an bukatuko da, etxebizitzen sarreran jarri diguten oharrean nahiz zergadunentzako egutegian jasotzen denez. TMIZ zuzeneko zerga da, derrigorrezkoa, titularrak udalak izanik guri osorik kudeatzea dagokiguna. Ermuaren kasuan urteko zergarik garrantzitsuena da, ia 8000 pertsonei dagokigulako –herrian dauden motordun ibilgailuen titularroi- eta guztira 904.502 euroko zenbatekoa biltzea aurreikusten duelako.

Zerga honek Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga zuzeneko zerga da. Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna kargatzen du, ibilgailuen mota eta kategoria edozein direlarik. Bizkaiko 2005/9 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, Ermuan Zergaren ordainarazpena araupetu da, udalerrian dugun 3. Ordenantza Fiskalean xedatutakoaren arabera.

Ordainagiria helbideratua izateak hobaria du, zenbatekoari %4 deskontatzen baitzaio

Motordun ibilgailuen titular garen ia 8000 pertsonetatik, 5.098k ordainagiria helbideratua dugu banku edo aurrezki kutxan zuzenean ordain dezaten, horrela eginez gero zenbatekoaren %4 deskontatzen zaigulako. Gainerako 2.899 titularrek ez dute ordainagiria helbideratua eta hori ordaintzeko dituzten aukerak hainbat dira: Kutxabank, La Caixa eta BBVA entitateen bulegoetara joatea ordainketak egiteko dituzten orduetan, etxean jasoko duten erreziboak eramanda. Entitate horien orotariko kutxazainak ere erabil ditzakete edota horien webguneak, eguneko 24 ordutan erabili ditzaketenak. Beste modu eroso eta azkarra administrazioaren ordainketa-pasabide erabiltzea da, webgune korporatibo honetan lotura eginda dioguna. Borondatezko hilabetea amaitu eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da, %20ko gainkarguaz.

Zirkulaziorako egokitzat jotzen dira dagokion errolda publikoetan matrikulaturik dauden ibilgailuak, horiei baja eman bitartean. Bide publikotik zirkulatu ditzaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna kargatzen du zerga-egitateak, mota eta kategoria edozein izanik ere. Ermuan zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude 193 ibilgailuren titularrek, autoek minusbaliatuenak direlako edota historikotzat hartzen direlako –matrikula historiko propioa eduki behar dute, 25 urtetik gorakoak bakarrik izan gabe-.

Zerga-kuotak ondoren zehazturiko tarifa taulan jasota daude. Taulatan zehazten da ibilgailu bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua ondoren zehazten ditugun faktoreetako baten arabera: potentzia fiskala, plaza kopurua, zama eramateko gaitasuna edo zilindrada. Ibilgailuak honela sailkatuta daude:

  • Turismo edo ibilgailuak (potentzia fiskala): 6.297
  • Autobusak (plaza kopuruaren arabera): 23
  • Kamioiak (zama erabilgarriaren arabera): 733
  • Traktoreak (potentzia fiskala): 24
  • Atoiak eta atoi erdiak (karga erabilgarria): 33
  • Ziklomotoreak eta motorrak (zilindrada): 887
  • GUZTIRA: 7.997

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa