Betiondo futbol-zelaiko belarra eta atletismo-pistako zoladura hornitu eta aldatzeko kontratua esleitzeko lehiaketa zabaldu da

21.04.17
Erakundea

Udal honek prozedura ireki bati hasiera eman dio Betiondo futbol-zelaiko belarra hornitu eta aldatzeko eta hori inguratzen duen atletismo-pistako zoladura hornitu eta dagoena konpondu edo aldatzeko baita ere. Proiektua gauzatzeko 383.201 euroren aurrekontua esleitu zaio, BEZ barne. Lanak egiteko hilabete eta erdiko epea izango da (45 egun), lanak aurtengo udan egitea aurreikusita dagoelarik, futbolean nahiz atletismoan udan egiten den geldialdia aprobetxatuz, denboraldian eragozpen gutxienak eragiteko.

Deialdiaren berri zehatz eta osoa ematen da erakundearen egoitza elektronikoan, kontratatzailearen profilean hain zuzen ere. Atal horretan eta enkantea jartzen duen fitxaren gainean deialdia arautzen duten agiriak daude esekita; Klausula administratibo berezien plegua eta baita Baldintza Teknikoen plegua ere.

Enkante prozesuan parte hartzeko interesa duten enpresak agiriak aztertu eta proposamenak aurkezteko maiatzaren 15eko arratsaldeko 3ak bitarteko epea dute. Horretarako pleguetan zehazten diren hiru gutun-azalak entregatu behar dituztelarik (1. Kontratatzeko ahalmena; 2. Balio-iritziz ponderatuko diren esleipen-irizpideak eta 3. Formula matematiko bidez ebaluatu daitezkeen esleipen-irizpideak). Enpresek lote bakoitzarentzat eskaintza berezitua aurkeztu behar dute. Aldatu eta berria jarri nahi den futbol-zelaiaren azalera 6.000 metro karratuak gainditzen ditu, aldiz, atletismo-pistan berritu eta konpondu nahi den zatien guztirako azalera 3.900 metro karratu izanik gutxi-gorabehera.

Ohar eta laburpen honek izaera informatiboa du, besterik ez. Deialdi eta prozesuaren xehetasun eta baldintza guztiak pleguetan adierazten direlarik. Edozein argibiderako, interesdunek kontratazio sailera zuzendu daitezke galdera prozeduraren ingurukoa bada, aldiz hiri eta hirigintza kudeaketa ataleko lankidearengana teknikoa izaten bada kontsulta.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean