Ermuko Udala, Madrilgo Hiri Adimendunen III. Kongresuan

27.04.17
Erakundea

Hiri Adimendunen Kongresuaren hirugarren edizioa ospatzen ari dira egunotan Madrilen, hiri adimendunek gizartearen, hiriaren, alde teknikoaren, legezkoaren eta aukeren espektroan dituzten ezaugarriak ezagutara eramateko. Bertan da Ermuko Udala, eta Juan Carlos Abascal lehen alkateordea eta Antonio Bernal eta Gorka Areitioaurtena informatikako teknikariak kongresuan parte hartzen ari dira.

Hiri Adimendunen III Kongresuak hiri mota horien inguruko ezagutza partekatzea bultzatzen du teknologia eta berrikuntza garapenerako oinarrizko tresna gisa erabilita. Horretarako, Hiri Adimendunekin lotura duten gai nagusiak modu transbertsalean jorratzen dira, diziplina eta sektore anitzetan, eta egun gure herrialdean garatzen ari diren ekimenak erakusten dira.

Horrela, esperientzia, ezagutza eta komunikatzeko abileziagatik esanguratsuak diren hizlariek arlo eta gai ezberdinak landuko dituzte kongresuan zehar. Landuko diren gaien artean honakoak daude, besteak beste: Gizarte Berrikuntza eta Hiritarren Partaidetza; Irisgarritasuna eta Hiriko Mugikortasuna; Efizientzia Energetikoa; Ekonomia, Big Data eta Kudeaketa Adimenduna; eta Gobernua, Zerbitzu Publikoak eta Transformazio Digitala.

Kongresua jada gaiaren inguruko erreferentzia profesional den foro nagusi bilakatu da, eta aurreko bi edizioetan, 2015eko martxoan eta 2016ko apirilean, arrakasta izan zuen.

Grupo Tecma Red eta Hiri Adimendunen Foro Sektoriala dira egitasmo honen antolatzaileak, eta asteazkenean eta ostegunean, apirilak 26 eta 27, Madrilgo Udalaren La N@ve Espazioan ospatzen dira hitzaldi guztiak.

Kongresuaren programa osoa kontsultatu dezakezue esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako