Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko informazio kanpaina pertsonalizatua

12.05.17
Hirigintza

Hutsik eta erabilerarik gabe dauden etxebizitzei aplikatuko zaien %50eko gainkargua azaltzeko eta baita hori salbuesteko egoera dutenek nola kreditatu behar duten ere bai

Datorren hastean udal honek Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalari buruzko informazio pertsonalizatua hasiko du, hain zuzen ere, aipatu ordenantzaren VII kapituluan aurreikusita dauden Hobari eta gainkarguen kapitulua aplikatzeko modu zehatzari buruz, jabeen ohiko egoitza ez diren eta hutsik dauden etxebizitzen kontsiderazio eta trataeraren inguruan prozedura zehazteko.

Informazio kanpaina hori aplikatuko zaien herritarrei soilik bideratuko da eta ez ermuar guztioi. Hain zuzen ere, edozein arrazoi dela medio, ustez salbuetsita geratzeko hutsik edo itxita eta inor gabe etxebizitzak dituztenei, gainerako kasuetan %50eko gainkargua aplikatuz. Kanpainaren xede nagusia jabeei zuzenean informatzea nahi da eta, salbuespen egoeraren batean izanez gero, hori kreditatzeko dituzten moduen berri ematea.

Hori horrela, egoitza erabilerako ondasun higiezinak dituzten jabeek eskutitza jasoko dute baldin eta ondasun hori ohiko etxebizitza bezala erabiltzen ari ez badira, hirugarren pertsonei alokatuta edo utzita ez badute. Aipatu eskutitzean, salbuetsita izan daitezkeela uste badute nola jokatu eta kreditatu behar duten azalduko zaie, gainkargurik aplika ez diezaieten.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko