Ostegunean eta ezohiko bilkuran bozkatuko du Udalbatzarrak 2017rako Aurrekontua

22.05.17
Erakundea

2017ko udal Aurrekontuaren inguruan erabakia hartzeko bilduko da Udalbatzarra aste honetan egingo duen ezohiko Osoko Bilkuran. Organoa ostegunean arratsaldeko zazpietan bilduko da, Udaletxean. Zortzi puntuk osatzen dute gai-zerrenda. Batzarrak izango duen gairik garrantzitsuena udal aurrekontua da, hogei milioi eurokoa. Batzarrari hasiera emango zaio bertaratutakoei aukera emanez gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen gauzak jakitera eman ditzaten. Segidan, martxoko 28ko akta bozkatuko dute zinegotziek. Hirugarrenetik seigarren puntura bitartean, udal alderdi politikoek aurkeztutako emendakinak aztertu eta bozkatuko dira. Lehenik EH Bildurena; segidan Irabazi taldearena; ondoren PP taldearena; eta azkenik, Se Puede Ermua Ahal da izeneko taldearena. Zazpigarren puntua aurtengo 2017. urterako udal aurrekontua onartzea ala ez izango da.

Zortzigarren eta azkena, berriz, udal diru-laguntzak ordaintzeko modua aldatzeari buruzko proposamena jorratuko da.

Ezohiko bilera denez gero, eskari-galderik ez da izango.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean