Ermuak ia 21 milioi euroko aurrekontua izango du 2017 honetan
Udalbatzak ia 21 milioi euroko aurrekontu orokor edo bateratua –udalarena, udal Euskaltegiarena, Promosa udal sozietatearena eta UKEarena- hasierako izaeraz onartu zuen ostegun iluntzean egindako ezohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (6) eta EAJ-PNV (3) taldeetako partaideen botoekin atera zen aurrera. Bilduk (3) eta PP (2) taldeek abstenitu egin ziren. Partidu Popularrekoek bilera hasi eta aldez egin zuten, Bilduko ordezkariek emendakinen zati bat euskara hutsean aurkeztu eta defendatzeagatik, aretoan itzulpen sistemarik izan gabe. Se puede Ermua Ahal da (1) eta Irabazi (1) taldeek aurrekontuaren kontrako bozka eman zuten.
Oposizioko taldeek aurrekontu zirriborro eta proposamena zuzentzeko eskaerakaurkeztu arren, guztiak atzera bota izan ziren. Aurkeztutako hainbat eskaerekin Gobernu taldea bat zegoela esan zuen Totorika alkateak eta “horiek kreditu aldaketak bidez eta soberakinak erabilita gauzatuko zirela” erantsiz. Zuzenketak gai-zerrendan zehaztutako ordenaren arabera landu ziren. Lehenik EH Bildurena; segidan Irabazi taldearena; ondoren PP taldearena; eta azkenik, Se Puede Ermua Ahal da izeneko taldearena. Idatzi horietan talde bakoitzak aurrekontuan egin nahi zituen aldaketan zehazten zituzten, funtzional bakoitzetik zer gutxitu eta zer gehitu zehaztuaz. Alderdi bakoitzeko eskari eta argudioak idatziotan azalduta daude. Emendakinak aztertu ondoren, aurtengo 2017. urterako udal aurrekontua onartu zuten.
Ezohiko izaera izan zuen Udalbatzar hori ostegun iluntzean egin zen, hiru ordu eta erdiko luzeko iraupen inguru izanik. Osokoaren bilerak grabatu eta satreaming bidez emititzen ditugu zuzenean edo ondoren, norberak nahi duenean, ikusi ahal izateko. Bilerako grabazio eta bideoa, nahiz audio osoa bere horretan uzten dizuegu udal, esandakoak hitzez hitz baitaude bere testuinguruaren baitan.
Udalbatzaren Aurrekontu orokorrak udalarena eta bere autonomiadun erakundeena eta sozietate publikoena barne hartzen ditu. Udal aurrekontua garrantzitsu eta handiena da, aurtengoan 18,395 milioi da. Udal Euskaltegiak 189.153 euro izango ditu eta UKEk 1.647.940 euroko zuzkidura. Azkenik, Promosa sozietateak 1.674. 362 euroko aurrekontua izango.
Aurrekontuarekin batera, hori egikaritzeko udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langile-zerrenda organikoa ere onartu dira.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa