Aurre-matrikula epea zabalik du Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Institutuak

06.06.17
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Institutuak (LHIK-k), Toki-garapen Alorrean txartatutakoak, atzotik -ekainaren 5etik- eta 16ra bitartean aurre-matrikula epea zabalik izango duela iragarri du. Eskabideak ikastegian bertan aurkeztu beharko dira, Mallabia herriko Osma auzoan eta z/gko eraikinean. Ikastegiak dei egiten die Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarik ez duten 16 eta 17 urteetako gazteei aurre-matrikula egin dezaten egun tarte horietan, lanbide batean prestatzeko interesik izanez gero.

Ikastegiak datorren 2017-2018 ikasterako aurreikusita duen espezialitate eskaintza ondorengoa da:

  • Ile-apainketa eta estetika eremuan Oinarrizko lanbide titulua.
  • Elementu Mekanikoak Ekoizteko eremuan (mekanizatuan) Oinarrizko lanbide titulua.
  • Ibilgailuen Elektromekanika eremuan Oinarrizko lanbide titulua.

Ikastegiko bi ikasturteak gaindituta, zuzenean, Gradu Erdiko Zikloetara jauzia egin ahal izango dute ikasleek.

Ikastegiak seme eta alabak aurre matrikulak gauzatzeko interesa izan dezaketen familiak animatzen ditu pausoa ematera eta lehenbailehen egitera, eskaintzen den espezialitate bakoitzean 15 plaza besterik ez baitago.

Eskaintza eta ikastaroen berri zuzena jasotzeko interesa duten guztiek ikastegira bertara - 943176422 telefono zenbakira- dei dezakete eta programaren arduradunagatik –Nagore Dominguez andereagatik- galdetu.

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker