Ermuak M.A. Blanco eta hiritarren mobilizazioa omenduko ditu XX. urteurrenean
Datorren uztailaren 11n hogei urte betetzen dira Miguel Ángel Blanco Garrido Ermuko Udaleko PPko zinegotzia bahitu eta, egun batzuk geroago, erail zutenetik. Honelako data esanguratsua izanik, Ermuko Udalak zinegotziaren eta 1997ko uztail hartan izandako hiritarren mobilizazioaren omenezko ekitaldi bat antolatzen dihardu.
Carlos Totorika alkateak aste honetako Informazio Batzordean aurkeztu duen moduan, uztailaren 11n, asteartea, omenaldi ekitaldia izango da 12:00etatik aurrera San Pelaion, biktimen omenezko monolitoaren aurrean. Miguel Ángel Blanco oroitzeaz gain, Ermuko Udalak aintzat hartu nahi ditu ETAren indarkeriaren aurka eta askatasunaren aldeko hiritar mugimenduetan parte hartu zuten pertsona guztiak –batez ere Ermuko bizilagunak- eta garaiko gizartea.
1997ko Udalbatza, egungoa eta Eusko Legebiltzarreko eta Batzar Nagusietako talde politiko guztietako kide guztiak gonbidatu dira ekitaldira. Carlos Totorika alkateak eta José María Calleja kazetariak parte hartuko dute bertan.
Bestalde, alkateak adierazi duenez, uztailaren 9an, igandea, Miguel Ángel Blancoren omenezko meza eskainiko da 12:30etik aurrera Santiago Apostoluaren elizan.
Lotutako albisteak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean