Ermua eta Terrassa herriek Innpulso Sarearen Elkarteko (ARINNeko) presidentzia partekatuko

21.06.17
Erakundea

Espainian Zientzia eta berrikuntzaren herriak biltzen dituen Innpulso Sarea Elkartearen (ARINNen) presidentzia erdibana hartuko dute gain Terrassak eta Ermuak. Biek beste kideen gehiengoaren babesa lortu dute gaur Mostoles hirian (Madril) egin duten ezohiko plenoan eta erantzukizuna partekatuko dute. Goizeko bileran egindako bozketan arabera Terrasak eta Ermua aldeko 38 bozka lortu dituzte, atzetik geratuz Caceres 7 botorekin eta Granada bakar 1ekin. Emaitza ezagutu ondoren herri bietako alkateek hitza eta gainerakoei hitz egiteko aukera izan dute. Carlos Totorikak eta Jordi Ballartek beraiengan, talde teknikoengan eta udalerrietan erakutsitako konfiantza eskertu dute. Agintariek administrazio publikoetatik berrikuntzaren alde lanean jarraitzeko ilusioa dutela gehitu dute.

Innpulso Sarearen Elkartea (ARINN) ondorengo erakunde-organoak osatzen dute: Plenoa, Zuzendaritza-batzordea eta Presidentzia. Hori organo horiek elkartearen ordezkaritza, kudeaketa eta administrazioz arduratzen dira. Zuzendaritza-batzordea ARINN elkartearen organo exekutiboa da eta ordezkaritza, zuzendaritza eta administrazioa gain hartzen ditu, Plenoak xedatu eta erabakitakoari jarraiki.

Zuzendaritza-batzordea sei udalek osatzen dute, beren tamainaren arabera kategoria ezberdinean txertatuta daudelarik. (A taldean 20.000 biztanlera artekoak, B taldean 20.001tik 100.000 biztanlera artekoak; eta C taldeak 100.000 biztanletik gorakoak). Horrez gain, kide dira baita ere, Sarearen presidenteak eta presidenteordeak eta FEMP erakundeko ordezkariak. Zuzendaritza-batzordean gehienez ere hiru urteko parte-hartzea egin daiteke, berrautaketara behin bakarrik aurkeztu daitezkeela kideak.

Ermua Zuzendaritza-batzordean bigarrenez dago, Madrilen urtarrilaren 17ko Plenoaz geroztik, ondoren zerrendatzen ditugunekin batera:

  • Partekaturiko presidentzian : Barakaldo eta Móstoles
  • Udalerri txikien artean : Ermua eta Los Santos de Maimona
  • Udalerri ertainen artean : Alcoi eta Sant Boi
  • Udalerri handien artean : Santander eta Terrassa

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean