Tasak eta zergak %1,5 gora egingo 2018an, KPIak beste

10.11.17
Ekonomia eta Ogasuna

Ermuko udal tasa eta zergak %1,5 gora egingo dute 2018ko urtean. Ordenantzak eguneratzeko jarraitu izan den irizpidea -bizi-kostua adierazi nahi duen- Kontsumo Prezioen Indizea aplikatzea izan da. Irizpide nagusi horrek salbuespen bat izanen du, uraren prezioan hain zuzen ere, horren aldaketa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak erabakiko baitu, 2015a geroztik kudeaketaz arduratzen baita. Udalbatzarrak hainbat ordenantza aldatzeko behin-behineko erabakia hartu zuen urriaren 31n egindako azken Osoko Bilkuran. Aldaketaren alde bozkatu zuten PSE-EE (6) eta EAJ/PNV (3). Aldiz kontrako bozka eman zuten EH Bildu (1), PP (1), Se Puede Ermua Ahal Da (1) eta Irabazi (1) taldeetako zinegotziek. Aldaketa proposamen horrek PP eta Irabazi taldeek egindako ekarpen hainbat jaso baditu ere, talde eragileen alde botatzeko ondoriorik ez duen balio izan.

Indarrean ditugun Ordenantzak aldatzeko behin-behineko erabakia jendaurrera jarri da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarriz, azaroaren 3ko 210. alean. Iragarkian jasotakoaren arabera interesdunek hilabete dute izapideturiko espedientea ezagutzeko eta, dagokionean, erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak aurkezteko. Espedientea lanegunetan ikus daiteke goizeko 10etatik ordu 1etara bitartean.

Carlos Totorika %1,5 igotzearen alde agertu da, “KPIa aplikatzea presio fiskala igotzea ezik mantentzea dela” argudiatuz. “KPIa igo ezean, egun ditugun zerbitzu publikoak ezin izango ditugula mantendu” erantsi du. Alkatearen esan duenez “Ermuko presio fiskala Bizkaikoaren %10 baxuago da, ia zerga guztietan”. Honek emandako datuen arabera, “Higiezinen gaineko Zerga Ermuan 128€koa da eta Bizkaian 143€; eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko bataz bestekoa herrian 55€ eta probintzian 61”. Agintariak “jarrera populistatzat jo zuen zero edo ezer ez igotzea”.

 

Agiri guztiak dituzue ondoko lekuan: Abiapuntu/Gobernu organoen bilerak/Osoko Bilkura/Bileraren xehetasunak= bideoa, erabakiak eta agiri osagariak

 

EAJko bozeramaleak esan zuen alde egingo zutela “koherentziaz, zergak jaitsi nahi izan eta bizitzak gora egingo duela jakitearen arteko paradoxa ekiditeko”. Jol Gisasolaren ustez “igoera proposamenak %0,3 suposatuko du, azken lau urteetan ez delako igoerarik izan”.

EH Bildu %1,5 igotzearen aurka agertu zen. “KPIa baliozko erreferentzia izan eta eskualdeko beste udal hainbatean horrela egin bada ere, Ermuan ez dugu baliozkotzat jo, bertako errenta per capita ez duelako zeri kusirik Elorrio, Durango edo Eibarkoarekin” esan zuen Paul Yarzak.

Se puede Ermua Ahal da eta Irabazi taldeek ere kontra agertu ziren eta igoerarik ez izatea nahiago zuketen “ekonomiaren errekuperazioa ez delako familietara iritsi; udalarena osasuntsu dago eta igoerarekin bilduko den kopuruak ez duelako erakundeak dardarka utziko”.

Azkenik, PP alderdiak kontrako bozka eman zuen baita “jabego pribatua defendatzen duelako eta legez eskuratu eta hutsik dauden etxebizitzei jarritako %50eko gainkarguarekin ados ez egoteagatik”.

Ordenantzan eztabaida bizia eta luzea izan zen, gai-zerrendako hirugarren puntutik zortzigarrenera bitartean mamitu izan zelarik. Alderdi eta bozeramale bakoitzaren jarrera eta hitzak azpiko grabazioan dituzue, gaia bigarren minutu eta hogeita zazpian hasi zelarik eta ordu bat eta hamaseigarren minutuan bukatuz. Bakoitzaren hitzak, bere izen-abizenari sakatuaz ikusi eta entzungo dituzue.

Lerro hauen azpian urriaren 31ko Osoko Bilkurako bideoa uzten dizuegu, bertan onartu baitira Ordenantzatan egindako aldaketak 2018rako(eguneko gai-zerrendako 3. puntua, 2:27 unetik 1:11:56 minutura bitartean).

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa