Udalbatzak hilabete honetako Osoko Bilkura egingo du asteartean

27.11.17
Erakundea

Azaroa amaitzear da jada, eta horrekin batera, Ermuko Udaleko zinegotziak biltzear dira hilabete honi dagokion ohiko Osoko Bilkurarako. Astearte honetan, azaroak 27, izango da saioa 19:00etatik aurrera udaletxeko Bilkura Aretoan, eta 6 puntuk osatzen dute eguneko gai-zerrenda.

Ohikoa den moduan, bertaratutakoei gai-zerrendako edozein punturekin zerikusia duten gauzak jakitera emateko aukera eskainiz hasiko da saioa, eta jarraian, urriaren 31ko saioari dagokion akta onartuko da.

Segidan, Udaleko Gizarte Zerbitzuekin lotura duten bi hitzarmen onartuko dira, zinegotziek hala erabakitzen badute. Batetik, Bizkaiko gizarte-zerbitzuen mapa osatzeko, Durangaldean Gaueko Harrera Zerbitzua kudeatzeko Lankidetza Hitzarmena landuko da. Testuak urriaren 31ko Informazio Batzordearen onespena jaso zuen, eta astearte honetan behin-betiko onartuko da Osoko Bilkuran.

Bestetik, Ermuko eta Mallabiko udalerrien arteko harremanak arautzen dituen hitzarmena ere landuko da bileran. Gainera, Ermuko Udalaren Euskadi Lagunkoia proiektuarekiko atxikimendua bozkatuko dute zinegotziek.

Saioari amaiera emateko, egon daitezkeen eskari-galderak erantzungo dira.

Osoko Bilkurari buruzko informazio guztia eta eskuragarri dagoen dokumentazioa esteka honetan topa dezakezue. Gogorarazten dizuegu orri berean saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzuela bihar asteartea arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako