Hiritarron segurtasun lana hobetzeko asmoz ibilgailua berritu eta hori ekipatu du Udaltzaingoak

13.04.18
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak ibilgailu berria aurkeztu du gaur, zeinak 5 urte eta 240.000 kilometrorekin erretiratutakoa ordeztu duen. Auto berria Ford Kuga modeloa da, 5 plaza eta atekoa, aurrean daraman motor transbersala duena eta monokasko txasisa. Automobil honek polizia-ibilgailu legez erabiltzeko baldintza guztiak betetzen ditu, altuera du patruilen behaketa lana errazteko. Barruan aurreko eta atzeko aldea ez du manparaz banatuta, agenteek ez dutelako atxilotutakorik garraiatzen, izan ere, gaur egun ez dute kalaborozik. Modelo balioanizduna da eta agenteei gure herriko orografia aldapatsuan zehar erraztasun mugitzen lagunduko diena.

Ibilgailua 15.000 eurotan, BEZ barne, sinatutako renting-modalitatearen bitartez lau urterako eskuratu da. Kontratuaren zenbatekoak, ibilgailuaren prezioaz gain, frankiziarik gabeko arrisku orotako aseguruaren kostua, ibilgailuko mantenu liburuan ezarritako aldian behingo berrikuste guztietatik ondorioztatutako gastuak, ordezko piezak, likidoak eta eskulana, ohiko erabileragatiko higaduragatik gertatzen diren matxura guztien konponketak. Autoak, argi eta komunikazioetako ekipamenduak ditu.

Ibilgailua zerbitzuaren beharretara egokitzen da eta, berarekin betetzen diren lanetarako ekipamendu gehigarria jarri zaio, hobeto erantzun ahal izateko. Neguko bi gurpil izango dituzte elurra edo negu gorrian beste birengatik ordezkatzeko, horrela uneoro erabili daitekeela bermatuz. Horrez gain, led motako linternak kargatzeko sistema ere badu, une oro modu egoki erabiltzeko prest izango direnak (gaueko zerbitzuetan, suteetan, eta abar…). Su-itzalgailu finko bat ere badarama, eta tarte bat prest du Udaltzaingoarentzat eskuratu diren desfibriladore (ekipo erdi automatikoak) berrietako bat lotura eramateko.

Segurtasun eta osasun-zaintzako lanak uztartzen ditu

Herriko poliziaren patruila-auto berriak leku espezifikoa du, une oro eta erabiltzeko prest dagoen desfibriladorea eramateko. 2017ko aurrekontuetan adostu eta jaso ziren hiru aparailu berri eskuratu ditu Ermuko udalak. Horietako bat autoan eramatea abantaila da, bihotzekoak ematen duen eta pultsurik ez dagoen kasuetarako, desfibrilazioa dagoen tratamendu eraginkor bakarra baita.

Hiru ekipo berri horiek Bexen Cardio enpresari erosi zaizkio, zeina jatorrian Osatu. S.Kooperatiboa zena eta Ermuan kokatua duguna. Enpresa Aireitio gainerako bidean kokatuta dago, Zearreko Buelta deritzan eraikinean egoitza baitu. Osatu kooperatibak irudi eta marka komertziala aldatu zuen 2011n, Alemaniako Dusseldorf hirian egin zen Azoka Medikoaren baitan, ‘Ready for Life’ leloa gain hartuz. Aipatu azoka horretan produktu gama berria aurkeztu zuen, egokitutako irudiarekin bat. Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetza sarearen zentroetako hornitzaileak dira eta, baita Euskadiko Gurutze Gorria erakundearenak ere.

Ekipoa Bexen Cardioren Reanibex 300 da

Hiru unitate berri ditugu, Automatizaturiko eta Kanpoko Desfibriladore edo DEA akronimoaz ezagunago direnak. Hain zuzen, Reanibex 300 modeloak, zeinak modu manualean erabili daitezkeenak. Eskuzko eta mugikorra den unitate hori ECG seinalea monitorizatzeko eta desfibrilatzeko gai da, larrialdietan erabiltzeko ezaugarri guztiak dituenak.

Kolorezko pantaila zabala du, non parametro ezberdinak ikus eta jarraitu daitezkeen, eta baita ekipoa zuzen erabiltzeko jarraibideak ere. Bihotz eta birikietako erreanimatze (RCP delako) maniobrak egiteko asistentzia eskaintzen du, horiek modu eraginkor eta zuzenean egin ahal izateko.

Bere ezaugarri  nagusian ondorengoak dira:

  • Kanpoko desfibrilador automatizatua, modu manualean ere erabili daitekeena.
  • Gehienezko energiaren maila: 360 Julio
  • Bereizmen handiko pantaila koloretan.
  • ‘Erabiltzeko prest dagoenaren’ adierazlea.
  • RCP delako maniobrak egiteko asistentzia.
  • Entrenamendu saioak egiteko aukera.

Ermuko udalak sei desfibrilazio ekipo ditu

Erositako azken hiruan ondorengo kokapena izango dute: udaletxeko sarrera; Jubilatuen etxe eta egoitza eta, azkenik, udaltzaingoaren patruila-autoa. Beste hiru ekipoak, lehenagokoak dira (Philips markakoak) eta kirol instalazioetan kokatuta daude, hain zuzen ere, MAB kiroldegian eta Betiondon, bat futbol-zelaian eta bertako kiroldegian bestea.

Udaltzain agenteen erdiak jada ekipo hori nola erabili jakiteko ikastaroa egin du, gure herrian noizean behin gertatzen diren bihotzarekin loturiko jazoerei bermez aurre egiten jakiteko eta laguntzeko. Horrelakoetan azkartasunez erantzutea oso garrantzitsua da, gertatu zaion pertsonarentzat hil edo bizitzerainokoa gerta daitekeelarik.

Ibilgailuaren kanpoko itxura

Autoak Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritzak gomendaturiko diseinua mantendu du. Patruila-auto zuria da, ibilgailuak marra urdin bat du altura erdian, kapotatik maletategira, eta horren azpian beste marra hori finago bat. Atzealdean zenbait detaile gorri.

Aurrealdeko kapotaren behealdean, luzera osoa betez, marra urdin bat dauka eta berorren gainean POLIZIA hitza idatzita. Espazio zurian erdiratuta eguzki-lore bat, jada euskal udaltzaingoen ezaugarri dena, kidego honen ezaugarriak bateratzeko. Atzealdeko ate altxagarriaren goialdean, luzera osoa betez, marra urdin bat darama eta berorren gainean POLIZIA hitza idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan