Bihotz larrialdiei aurre egiteko 12 desfibriladore ditugu Ermuan

11.06.18
Hiritarren Segurtasuna

Herritarrok edo bisitariok kalean nahiz instalakuntza kolektibo eta publikoetan izan ditzakegun bihotzeko gorabehera eta larrialdiei aurre egiteko egokiro gaudela esan dezakegu Ermuan. Gure herrian kanpoko 12 desfibriladore automatiko ditugu, ia guztiak Eusko Jaurlaritzak duen erregistroan jasotzen direnak. Jaurlaritzak horrelako aparailuak jartzeko Dekretua onartu zuen 2015eko urtarrilaren 27an, non derrigortzat jotzen zuen jendetza biltzen den espazio eta guneetarako.

Gure udalak 6 unitate ditu: 1 MA Blanco kiroldegian, eta beste 2 Betiondon; futbol-zelaian eta bertako kiroldegian. Oraintsu, beste 3 aparailu berri eskuratu ditu, horien kokapena ondorengoa izanik: udaletxeko sarrera nagusia, jubilatuen etxea eta Udaltzaingoaren ibilgailua.

Herrian ditugun aparailuen zerrendan eta horiek erabiltzeko ordutegiak ondokoak dira:

 

  • Udaletxeko sarrera. Behe solairua. Erabilgai dago astelehenetik ostiralera 7:45etatik 15.00etara.
  • San Pelayo ikastetxea, Ongarain. Erabilgai dago astelehenetik ostiralera, 8 etatik 17: 00etara.
  • Día Supermerkatua, San Pelayon. Erabilgai dago astelehenetik larunbatera, 10etatik gaueko 10etara.
  • Eroski City Supermerkatua, San Pelayo. Erabilgai dago astelehenetik larunbatera, 9etatik 21etara.
  • ETS, tren geltokia. Erabilgai dago, astelehenetik ostiralera, 5.15etatik 23:20etara.
  • EGUI Burdin Estanpazioak, Mallabiarako bidean, Urtia industrialdean. Eguneko 24 orduak.
  • UKE, MAB kiroldegia. Erabilgai dago, astelehenetik ostiralera 8etatik 22etara. Larunbatetan 9etatik 13etara eta 16etatik 20etara. Igandeetan 9etatik 13etara.
  • UKE, Betiondo. Erabilgai instalazioa zabalik dagoen orduetan
  • IMD, futbol-zelaia. Erabilgai instalazioa zabalik dagoen orduetan
  • Nagusien Etxea. Probaleku. Erabilgai instalazioa zabalik dagoen orduetan
  • Uvescaya S.M. BM Supermerkatua San Pelaio. Erabilgai dago astelehenetik larunbatera, 9etatik 22etara.
  • Udaltzaingoaren kotxea. Eguneko 24 orduak, urteko 365egunetan.

 

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik