Lomi-Power eraikina eta inguruak hutsitu beharko astelehenerako

29.06.18
Hiritarren Segurtasuna

Astelehen goizeko 8etarako hutsik egon behar du eta ostegunera arte ezin izango da eraikinean ez inguru horretan kotxea utzi

Eptisa ingeniaritza konpainiak prospekzioak eta landa lanak egingo ditu uztaileko lehenengo asteam Lomi Power enpresa zenaren eraikinean eta zonaldean. Ekintza honen helburua lur-sailak geologikoki duen konposizioa ezagutzea da.

Eptisak baso-gune edo ortuetan katak egingo ditu lehenengo. Horretarako, zonaldea markatuko du eta pala edo antzerako makina hondeatzailea ekarriko du lurra geoteknikoki aztertzeko, azterketa edafologikoak eta pedologikoak eginez.

Jarraian, zundatzea eraikinaren inguruan eta horren barruan egingo dira; horregatik, ondasunen eta erabiltzaileen segurtasunerako, eraikina hutsik egon beharko da, eta ezingo da bertan aparkatu. Alboan dagoen zonaldea ere, udal garabiak kaletik jasotako autoak lagatzen dituena, ezin izango da erabili.

Segurtasun arrazoiengatik eraikina hutsik egon beharko du

Hori horrela, uztailaren 2tik, astelehena, 08:00etatik aurrera, eta ostegunera arte, hilaren 5a, debekatuta egongo da Lomi Power inguruan aparkatzea.

Ingeniaritzak Altuna eta Uria eraikuntzaren enkarguz egingo du lan hori, gunean 57 etxebizitza altxatzea aurreikusita duelako, lurraren jabe den Promosa udal sozietate publikoarekin lurra erosteko eta promozio egiteko adostu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik