TAOrik ez dugu izanen abuztuan zehar

01.08.18
Hiritarren Segurtasuna

Ermuan aparkaleku hainbat txandaka erabiltzeko ditugu, TAO sistemaren bitartez (Trafikoaren eta Aparkalekuaren Ordenamendua) kudeatzen direnak 2013tik. Sistema doakoa den arren, abuztuan bertan behera geldituko da, erregulatzen duen ordenantzaren arabera. Bertan 3.4 artikuluan azaltzen denez, abuztuan ez da aparkatze mugatuko sistema aplikatuko erreserbatutako eta urdinez markatutako lekuetan. Horrela, gidariok hirigunean denbora mugarik gabe aparkatzeko aukera izango dugu abuztuan.

Udalerriaren erdigunean aparkamendu mugatua erregulatzeko sistemari esker, hiritar guztiek txandaka erabili dezakete lekua eta aparkalekua aurkitzea errazten du. Horrela, erabilgarria izateaz gain, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan daiteke. Irailarekin batera berriro ere abian izango da TAO sistema. Nolanahi ere, udala jada lanean da sistema aldatzeko hainbat azterketa eta proposamenn aztertzen.

Ermuko TAOren ezaugarriak

Ermuan 3 zona eta egun hogeita hamar bat pasatxo aparkaleku ditugu sistema honen barne. Horietan, ordubetez doan utzi daiteke ibilgailua, baina ez dago denbora tartea luzatzeko aukerarik. Sistema abian jarri zenetik aldaketak izan dira eta Valdespina Markesaren kalean jada ez dago gune urdinik, zama-lanetarako eta minusbaliatuentzako erabiltzen baitira. Sistema aldatu eta egungo errealitatera modaltzeko lanean ari da Udala eta proposamen bat aztertzen. Honakoak dira zonak:

  • 1. zonaldea: Probaleku kalea, Goiko plazaren espaloian, lurperatutako edukiontzietatik Goiko plazara sartzeko kalexkarekin elkartzen den tokiraino.
  • 2. zonaldea. Diputazio kalea, 3 eta 7 atalondoen artean.
  • 3. zonaldea. Karabixa, alde bietan.

Ordubetera mugatutako doako TAO 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:0etara izaten da abian, astelehenetik larunbatera. Igandeetan, jaiegunetan eta abuztuan bertan behera uzten denez, aparkatzea libre da; gauza bera gertatzen da funtzionamenduko ordutegitik kanpo.

Ez dago ordubete hori luzatzeko aukerarik, helburua tokiak txandakatzea baita. Horrela, denboratik pasatzen den gidariak ez du tasarik ordainduko, ordenantzan zehaztuta dagoen isuna baizik.

Debekatuta dago lekua utzi eta berriro aparkatzea denbora luzatu ahal izateko; behin denbora pasatuta, ezingo da autoa bertan aparkatu bi ordu geroago arte.

Sistemaren helburua behar duen edonork hiriaren erdigunean aparkalekua aurkitu ahal izatea da. Txandakatzea bermatu nahi da, ez gehien ordaintzen duenak ordu gehiago egon ahal izatea. Berdintasuna bilatzen duen sistema da, gidari guztientzat doakoa eta denbora tarte berekoa.

Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egiten da, Udaltzaingoak egiten duen ikuskapen-lanaz gain. Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 euroko isunarekin zigortzen dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa izaten da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko