Gure ondasun eta etxebizitzak babesteko oinarrizko neurriak ezagutarazi ditu Udaltzaingoak

14.08.18
Hiritarren Segurtasuna

Etxebizitzan indarrez sartzen egon daitezkeenaren seinale edo susmorik badugu Udaltzaingoaren bulegoko 943 17 63 00 edo 112 telefono zenbakietara lehenbailehen deitu eta jakinarazi

Udaltzaingoaren zuzendariak gaur adierazi digunez gure ondasun eta etxebizitzak babesteko oinarrizko neurri multzoa hartu beharko genuke oporretara edo edozein arrazoigatik etxetik kanpo ateratzen garen bakoitzean. Horrez gai, herritarroi dei egin digu Ermua are eta seguruago egiten lagundu dezagun, edozer gauza arraro ikusi edo entzuten badugu deitu eta parte eman dezagun. Udaltzain buruak azpimarratu duenez, udaltzain agenteen patruilak eguneko 24 ordutan lanean dauden guretzat lanean eta gure segurtasuna bermatzeko. Etxe-eraikinean geratzen diren bizilagunei babesa eta jagole jarrera areagotzeko eskatu die, edozein mugimendu edo zarata arraro entzunez edo pertsona ezezagun ikusiz gero, Udaltzaingora deitzeko eskatuz. Agenteek abisu bakoitza frogatzera pasako direla azpimarratu du. Azkar ibiltzea eta lehenbailehen egitea oso garrantzitsua da.

Gomendagarri diren neurri multzoa:

  • Leiho eta ateak ondo ixtea.
  • Ur eta gas horniduraren hodiak ixtea.
  • sare sozialetan etxetik kanpo egongo garen datak ez zehaztea eta gure pribatutasun minimoak zaintzea.
  • Senide edo bizilagunen bati postontziko eskutitzak jaso ditzala eskatzea.
  • Konfiantzazko pertsonari etxebizitzako giltzak lagatzea.
  • Argiak edo aparailu elektronikoak tarteka pizten eta itzaltzen dituen programadorea jartzea.
  • Etxebizitzako beste giltza jokoa gurekin mantentzea.
  • Etxeko giltzak galtzen baditugu sarraila aldatzea.

Gogoan eduki: hobe prebenitu eta abisatzea, gerora damutzea baino!

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik