Erritmo onean hasi dira 634 errepidea asfaltatzeko lanak

22.08.18
Hirigintza

Gaur goizeko lehenengo orduan hasi da Campezo empresa Ermutik igarotzen den 634 errepide nazionala asfaltatzeko lanetan. Gipuzkoa Etorbidean hasi dira obrak, San Lorenzo ikastetxearen aurrean, eta Abeletxeko tunel ingurura egin dute aurrera.

Esleipendun enpresako langileak erritmo onean ari dira asfaltatzen, eta bien bitartean, txandaka igarotzen dira ibilgailuak zabalik dagoen errei bakarretik. Behin asfaltoa lehortzen denean, arratsalde honetan bertan errepideko marrak margotzea aurreikusten da.

Lehenengo atal hau amaitzen denean, Campezok Bizkaia Etorbidea asfaltatzeari ekingo dio. Lanak Areition amaituko dira, autopistako ordainleku berriaren inguruan, beraz, Ermutik igarotzen den 634 errepide zati osoa egoera ezinhobean geldituko da.

Obrak abuztuaren 28an, asteartea, amaituko direla aurreikusten da, betiere eguraldia lagun izaten bada.

Hautatutako datekin, ohi baino afekzio gutxiago izango dira, herrian mugimendu gutxien izaten den hilabetea baita abuztua. Dena dela, herritarrei laguntzeko eta ulerkorrak izateko eskatzen zaie, lanek irauten duten bitartean aparkaleku batzuk libre utzi beharko baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko