Errepide berria erabilgarri Gipuzkoa Etorbidean

24.08.18
Hirigintza

Campezo enpresak Ermutik igarotzen den 634 errepide nazionala asfaltatzeko lanetan jarraitzen du. Gaur, ostirala, jada nahikoa normaltasunez igaro daiteke Gipuzkoa Etorbidetik; izan ere, San Lorenzo ikastetxetik Abeletxeko tunelera doan bidea jada asfaltatuta eta margotuta utzi dute langileek, lerro hauen ostean uzten dizkizuegun argazkietan ikus daitekeen moduan.

Datozen orduetan lanek Bizkaia Etorbidean jarraituko dute Areition amaitu arte, autopistako ordainleku berriaren inguruan. Horrela, Ermutik igarotzen den 634 errepide zati osoa egoera ezinhobean geldituko da.

Aurrez iragarri genuen bezala, obrak abuztuaren 28an, asteartea, amaituko direla aurreikusten da, betiere eguraldia lagun izaten bada.

Hautatutako datekin, ohi baino afekzio gutxiago izango dira, herrian mugimendu gutxien izaten den hilabetea baita abuztua. Dena dela, herritarrei laguntzeko eta ulerkorrak izateko eskatzen zaie, lanek irauten duten bitartean aparkaleku batzuk libre utzi beharko baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko