Aste osoan afekzioak izango ditu gauez 634 Errepideko trafikoak Ermuan
Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak) ezagutzera eman duenez iraileko 10etik 14ra bitarteko asteko gauetan trafiko etenak –errei bakarretik txandaka pasa behar eta desbideratzeak- gaueko 10 eta erdietatik goizaldeko 5 eta erdietara bitartean. Trenbidearen zubi berria –enkofratua- egiteko jarri zuten metalezko eta zurezko (zinbra) egitura kendu egin behar dutelako. Zubi berri horri esker trenek geltokitik Ispilla mendi azpira sartuko dira Eitzagatik Uretara jarraitzeko.
Afekzioak ezberdinak izango dira; bi gauetan errepideko errei bat itxiz eta bestetik trafikoa txandaka pasatzen utziz, horretarako langileak jarriko dituztelarik seinaleekin. Eta beste gau bietan, errei biak itxi eta trafikoa desbideratu egingo dutelarik hiri barrutik sartuaz. Hori horrela, Bilbotik Donostiako noranzkoan, autoak Kaltxangotik barrena joan beharko dira Baldespina kaletik, Goienkalekoarekin bat egin arte, Abeletxeko egoitzatik segitu eta San Antonio auzora ateratzeko. Donosti-Eibartik datozenek Bilborako noranzkoan, Abeletxen sartuko dira, Goienkaletik jarraitzeko, Patakoniararte, eta ezkerrera eginez Kaltxangora eta Mallabia edo Areitiora jarraitzeko edo, eskumara eginez, Hambre eta Trabaku gainera. Kamioiek ezin izango dira herriko gune barrua sartu eta nahita nahiez AP-8 autobidetik jarraitu beharko dute.
Ostegunetik ostiraleko gauean afekzioa puntua bikoitza izanen da, ‘Campezo’ enpresak Sallabente ikastetxetik, Eitzaga auzora eta Aixola urtegira eta Zaldibarko Sallabente auzoko tartean asfaltatuko baitituzte, Eibar eta Ermuko saihesbideak bat egin ten duten biribilgunera artean. Ermuko saihesbidea iraila honetan bertan irekitzea aurreikusita dago.
Udaltzaingoak aldez aurretik egingo diren seinaleztapen lanak koordinatuko ditu, obra gunera sarri bertaratu eta afektaturiko kale eta tarteetan izango dela iragarri du. Errepide gainetik dugun zubi bidearen enkofratua egiteko egitura kentzeko lanek eragingo duten afekzioak ondorengoak dira:
- Irailaren 10etik 11ra arteko gauean: errei bat itxita, txandaka pasako da eta langileak egonen dira seinaleekin.
- Irailaren 11tik 12ra, errepidea itxi egingo da eta desbideratzeak erabili beharko dira.
- Irailaren 12tik 13rako gauean, errepidea itxi egingo da eta hiri barruko desbideratzeak erabili beharko dira.
- Irailaren 13tik 14rako gauean; errei bat itxita, txandaka pasako da eta langileak egonen dira seinaleekin. Sallabente asfaltatze lanak egingo dira aldi berean.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan