Erabiltzaileentzat atsegingarriago egiteko baldintzak hobetuko ditu Valdespina aparkalekuak

07.02.19
Hirigintza

Udal honek Valdespinako aparkaleku mistoaren erregelamendua aldatu egingo du atsegingarriago egin eta bere erabilera pizteko xedez. Herrian ordezkariak dituzten sei alderdien –PSE (6); EH Bildu (2), EAJ-PNV(3), Se puede Ermua Ahal da (2), PP (2) eta Irabazi (1)- aldeko botoekin eta aho batez onartu du Udalbatzarrak aldaketaren erabakia -urtarrilaren 29an- eginiko Osoko Bilkuran. Azpiegitura 2001eko abenduan zabaldu zen eta erabilera bikoitza du: batetik, lanegunetan goizeko 8etatik iluntzeko 8etara bitartean txandakako erregimen orokorrekoa eta, bestetik, hiruhileroko alokairua gauetarako; astelehenetik ostiralera iluntzeko 8etatik goizaldeko 8etara bitartekoa, gehi asteburuetan eta jai egunetan.

Aldaketa nag8usiak bi izango dira; lehena gauerako alokairuaren prezioa gutxitzea eta 126 €/hiruhileroko (42€/hilean) eta, bigarrena, gaueko erabilerari ordu eta erdi gehitzea eguneko. Hau da, gauerako alokatuta duten erabiltzaileek iluntzeko 8etan sartu eta hurrengo eguneko goizeko 9 eta erdietara arte mantendu ahal izango dute garajean, goizeko 8etan atera beharrik izan gabe. Baldintzak aldatu eta hobetuaz gaueko erabilera piztu nahi da –egun 13 kontratu daude indarrean- eta inguruko auzoetako (San Inazio, Gipuzkoa Etorbidea, Izelaieta, eta abarrreko) egoiliarrei aukerak eskaintzea san Antonion jada eta Lomi-Power zenaren eremuan, laster baiten, obragatik aukerak gutxitu direlako.

Aparkalekuaren erabilera arrazoizkotzat jotzen da, eguneko orduen arabera okupazio maila ezberdinak izanik. Goizeko lehen orduetan gutxiago, eguerdian oso erabiltzaile asko, bazkalostean jaitsiz eta arratsaldean edukieraren erdia pasatuz. Ahantzi gabe aparkalekua zabalik dagoen ordutegian erabiltzaile orok lehenengo bi orduak doan ditugula. Aldaketaren erabakia hirigintzan egindako txosten teknikoak du oinarri, agiri horretan azpiegituraren inguruko hausnarketa egin eta kontutan hartu beharreko hainbat datu zehatz ematen dituelarik. Eta baita merkatuan dauden aldaera hainbat eta prezio publikoa gomendatzeko proposamenak jasotzen duen eranskina.

Udalbatzarrak Erregelamendua aldatzeko erabakia hasierako izaeraz hartu ondoren, hori jendaurrera jarriko da hilabetez (30 egunez) herritarrok ezagutu eta alegazio edo iradokizunak egiterik izan dezagun. Hartutako akordioaren inguruko iragarkia bihar –otsailak 8- argitaratuko dute Bizkaiko Aldizkari Ofizialak (BAOk) eta egunkari batek. Hori horrela, jendaurrera egongo da martxoaren 25era bitartean, hori barne.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da