Trenaren zubi-bide probisionala eraisteko BI-3344 errepidea ostegunetik ostiraleko gauean moztuko

12.02.19
Hirigintza

Tren geltoki berria egin eta burdinbidea bikoitzeko lanak Euskal Trenbide Sarearentzat (ETSrentzat) egiten ari den Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AAEE) trenaren zubi-bide probisionala eraitsiko du aste honetan, zeina zaharra kentzeko eta Izpilla mendi azpitik tunelaren bideratzeko prestatutakoa. Zubi-bide horren elementuak eta oinak eraitsiko dituzte ostegunetik ostiralera –otsailaren 14tik 15era- bitarteko gau-goizaldean, gaueko 11etatik hurrengo eguneko 5etara bitarteko orduetan.

Lan horiek egiteko BI-3344 hiri errepideko –lehen 634-N zenaren 67 kilometroaren inguruan- errei biak itxi egin beharko dira garabi bat erabili beharko denez gero, trafikoak afekzioa izango du, ezartzen diren desbideratzeak erabili beharko dituztelarik auto gidariek. Esan bezala, errepidea osorik moztuko da aukera alternatiboak aldez aurretik iragarriko direlarik eta gau horretan langileek seinaleak erabiliko dituztelarik. Bilbotik Donostiako noranzkoan doazenak Kaltxangon moztuta izango dute, Baldespina Markesatik sartu beharko dutelarik Izelaietara eta Abeletxetik Bi-3344 errepidera bueltatuz Eibarrerantz jarraitzeko. Donostiatik Bilborantz doazenek aldiz San Antonion Abeletxerantz hartu eta Goienkaletik segi, VI. Mendeurrenera arte eta Kaltxangon Bi-3344ra bueltatzeko. Nolanahi ere, Eibarko biribilgunean saihesbidea hartu eta Areitio gainera jarraitzea bertatik 634-Nra bueltatzeko zuzenago eta gomendagarriagoa izango da gau horretan.

Trenaren zubi-bide probisionala eraitsi eta desmuntatzea

Egingo denaren laburpena ondorengoa da:

  • Egun-orduak: otsailaren 14tik 15era- bitarteko gau-goizaldean, ostegun gaueko 11etatik hurrengo ostiraleko 5etara bitarteko orduetan.
  • Afekzioa: BI-3344 hiri errepideko errei biak itxi egin beharko dira, trafikoak afekzioa izango du, desbideratzeak ezarriko Abeletxetik eta Baldespina Markesaren kaletik.
  • Saihesbide berriko gurutze eta biribilguneetan aldez aurretik seinaleak jarriko dira informatuz.
  • Hiri guneko errepidea moztu egingo da, auzoko garajeetarako sartzeko izan ezik, seinaleak izango dituzten langileak izango direlarik Gipuzkoa Etorbidea eta Abeletxe kaleetan eta baita ere Bizkaia Etorbidean eta Baldespina Markesekoan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan