Santa Ana auzoaren hiri-berrikuntzako Plan Bereziaren inguruko hirugarren bilera informatiboa
Ermuko Udal honek herriaren goikaldean dauden -San Isidro, San Roque eta Santa Ana- auzoetako bizilagunei deitzen die besrriz ere, martxoaren 11ko astelehenean arratsaldeko zazpi eta laurdenetatik aurrera Lobiano Kulturgunean egingo duen bilerara ager daitezen. Hiritarrak deitzen dituen bigarren aldia da Santa Ana auzoaren hiri-berrikuntzako Plan Bereziaren inguruan informazioa eman eta sakontzen jarraitzeko. Oraingo honetan plana gauzatu ahal izate aldera aztertzen ari diren aukerak aurkeztu, udal Bulego Teknikoak dituen agiri grafikoak aurkeztuz, proiektuaren inguruan dauden alternatibak ezagututa aurrera jarraitzeko. Plan horren helburua auzoaren irisgarritasuna hobetzea da bi igogailu publikoren bitartez, egun ditugun eskailera eta arrapala mekanikoen osagarri gisa. Gainera, etxebizitza pribatuetan ere igogailuak jartzea aztertuko da, lur publikoaren erabilera erraztuz. Udalbatzak gaia zabal eta luze aztertu du astearte honetako Gai Orokorren eta Osokoak aztertu beharko gaien Batzorde Informatiboaren bileran. Udalean ordezkatritza duten alderdiek komenigarritzat jo dute parte hartze eta informazio emate prozesu honetan sakontzea eta bizilagunekin berriz biltzea udalak duen informazioa guztia eskaintzeko eta herritarrek pentsatzen dutena jasotzeko. Hori horrela, alkateak datorren asteko astelehenerako deialdi berria luzatu die etxebizitzetara ohar informatiboa zabalduaz. Juan Carlos Abascalek aproposa kontsideratu du "dauden aukera guztiak aztertzea eta horietako bakoitzak dituen aldeko eta kontrako aspektuak baloratzea", hori baitagokigula gehituz.
Erakundeak Santa Ana auzoko eta inguruetako (San Isidro eta San Roke kaleak) bizilagunen kontsulta ugari jaso ditu euren etxebizitzetan igogailuak jartzeari buruz. Horrela, auzoaren irisgarritasuna hobetzearen beharra agerian gelditu da, eta horregatik eratu da Hiri-Berrikuntzako Plan Berezia.
Hiritarren parte-hartze prozesu baten bitartez ezagutaraziko da Plana, eta bilera ezberdinetan horren edukiak eta bizilagunentzat izango dituen onurak azalduko dira.
Santa Anako, San Isidroko, San Rokeko eta Goienkale 12ko bizilagunekin egingo den lehenengo informazio bilera otsailak 18ko astelehenean, Lobianon egin zen. Astebete geroago, otsailaren 25ean, bigarren saioa burutuko zen leku berean, kasu honetan Santa Anako komunitateetako presidenteak deituta. Datorren astelehenekoa hirugarren bilera izango da, informazioa eman eta planaren inguruko aspektuen inguruan hausnarketa egin eta sakontzeko.
Udalbatzak gaia berriz luze eta zabal aztertu zuen aste honetako astearteko, martxoaren 5eko Informazio Batzordean. Bideoakta osoa ikus daiteke (3. puntua, 3:53 minututik hasi eta 1:29,08 minutura).
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean