Hiritarren Segurtasunerako alorrak lau seinale jarri ditu LUParen elkargune puntuak adierazteko

12.03.19
Hiritarren Segurtasuna

Hiritarren Segurtasunerako alorrak lau seinale bertikal berri jarri ditu herriko beste horrenbeste lekutan, zeinak Larrialdietarako Udal Planean eta Babes Zibilekoan gure herrira edozelako intzidentziara datozen esku-hartze zerbitzuei itxaroteko zehazturiko puntuak identifikatzen dituzten, bertatik intzidentzia punturaino ahalik eta azkarren eraman ahal izateko. Puntu horiek Larrialdietako Arreta eta Meteorologia Zuzendaritzari (DAEM delakoari) jakinarazi zaizkio eta baita Bizkaiko Suhiltzaileei. Seinaleak angeluzuzenak dira, fondo zuria dute eta marra beltz batek laukiaren ertzak adierazten ditu. Erdian berde koloreko globoa dago eta puntu zuria erdian, horri apuntatzen dutelarik lau gezi zurik. Azpian ‘Elkargunea – Punto de Encuentro’

Seinaleak ondoren adierazten ditugun lekuetan jarrita daude: Ermua eta Eibarko saihesbideak bat egiten duten biribilgunean (Sallabenten); Bi-3344 errepidean Kaltxangon; Zearkalean –Aritzmendi pilotalekuaren aparkalekuaren aurrez aurre- eta BI-2301 errepidean eta Ermuko noranzkoan, Hierros Bilbao enpresaren ondoan.

Elkarguneak larrialdietako zerbitzuekin –suhiltzaileen kamioi, osasuneko anbulantzia, eta abarrekin- bat egiteko puntuak dira, horietan itxoingo diegula adostu baititugu. Udaltzaingoko agenteen lanetako bat kolaboratzea da zerbitzu horiek larrialdia gertatzen den lekuetara irits daitezela bermatzea da eta ahalik eta arinen. Horien lana amaitutakoan zerbitzuoi hirigunetik irteten laguntzea baita ere.

Larrialdietako Arreta eta Meteorologia Zuzendaritzak (DAEM delakoak) Euskal Autonomi Erkidegoan ditugun larrialdietako zerbitzu guztiak biltzen ditu kudeaketa orokorreko alor bakarrean, eta baita meteorologiako datuen zentrala ere.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko