'Ihes egin tabakotik' aurtengo Nazioarteko Egunaren leloa

30.05.19
Gizartea

Tabakorik Gabeko Eguna ospatuko dugu biharkoan, Osasunaren Mundu Erakundeak hala erabakita. Horren harira, AECCren Ermuko batzordeak, Osakidetzaren Debabarrena bailarako OSIarekin batera mahai informatiboa jarriko du, maiatzaren 30eko ostiral goizean, gure bizitzan ohitura osasungarriak txertatu behar izanaren inguruak jabetu gaitezen. Ekimenaren lema “Ihes egin tabakotik”.

Mahai horretan AECCko kideek eta osasun zentroko langileekin batera proba fisikoak egitea proposatu eta eskainiko diete kaletik pasatzen diren herritarrei. Probak cooximetriak eta nikotinarekiko menpekotasun maila neurtzeko proba izango dira. Jardueraren helburua erretzaileei hori uzteak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie, aldi berean horretan lagungarri izan dakizkiokeen tratamenduei buruzko informazioa ere emango zaielarik. Bihar, maiatzaren 31ko ostiral goizean, 10:30etatik ordu 1 eta erdietara bitartean, herriko osasun zentroan. Mahai horretan tabakoa uzteak dituen onuren berri emango diete eta helburu hori lortzeko merkatuan dauden aukerak eta laguntzen berri baita ere.

Material hainbat PDF formatuan:

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean