Itxiera ordutegi berezia ostalarientzat Jardunaldi Gastronomikoak eta Gau Irekia direla eta
Herriko ostalaritza establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Ermuko Udalak 2019ko Jardunaldi Gastronomikoak eta Gau Irekia direla eta. Hori horrela, ekainaren 15ean, larunbata, udalerriko jatetxeek, kafetegiek eta tabernek itxierako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi orduz zabaltzeko baimena dute.
Alkatetzako Dekretu baten bitartez onartu da ordutegiak luzatzeko erabakia, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean. Erregulazio horretan xedatzen denez, establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango da ondoren zehazten diren kasu eta orduetan:
- Ordu eta erdi ostiral, larunbat eta jaiegun bezperatan
- Ordu erdi ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean
Salbuespen eta luzapen horien establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegiari eransten zaizkio. Lokalen tipologia edo motaren arabera zehazten dira ordutegiak, eta lau talde daude guztira:
- 1. taldea: gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak, dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak.
- 2. taldea: tabernak, ardandegiak, edaritegiak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, janari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
- 3. taldea: taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
- 4. taldea: dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.
Aurreko guztia kontuan izanda, datozen egunetarako ordutegiak honela gelditzen dira:
Taldea | Ohiko itxiera ordutegia |
Ostiralak, larunbatak eta igande bezperak
|
Jardunaldi Gastronomikoak / Gau Irekia
|
|
---|---|---|---|---|
Ekainak 15 | ||||
1 | 23:30 | 01:00 | 03:00 | |
2 | 01:30 | 03:00 | 05:00 | |
3 | 03:00 | 04:30 | 06:30 | |
4 | 05:00 | 06:30 | 08:30 |
- 36/2012 dekretua, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
- 14/2014 dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.
Gure udalerrian, hiru establezimendu ditugu 4. taldean, beste hiru hirugarrenean eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldean. Lehenengoan ditugunak urriak dira, ia apenas. Horretaz gain, gogoratu behar da 3. eta 4. taldeetako establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztela.
Ixteko ordutegia luzatzeak ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortzetik.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan