Atxilotu bat izan da saiakuntza-graduan lesio delituen ustezko akusaziopean

17.06.19
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzainek herriko biztanle den eta J. I. R inizialeko gizona atxilotu zuen bart iluntzean, saiakuntza-graduan lesio delituen ustezko akusaziopean, ezagutzen ez diren arrazoiengatik beste gizon batekin borrokatzeagatik eta soinean labana eta kuter bat izanik San Pelaio auzoko taberna batean, Hiritarren Segurtasunerako zuzendariak ezagutzera eman duenez. Atxilotutakoa 34 urteko gizona da, eskumako eskuan zauritua suertatu izan zena, Mendaroko ospitalera eman zutena sendatzeko, udaltzaingoaren txostenak jasotzen duenez. Gazte ermuarra Ertzaintzak eraman zuen ospitalera eta, segidan, Eibarko Ertzain-etxera.

Gertakizunaren kronologia

Gaueko 10etan Udaltzaingoan auzokide baten deia jasotzen dute, horrek taberna baten pertsona biren arteko borroka zegoela adierazi zuelarik. Lau agente adierazitako lekura joaten dira, Ertzaintzari laguntza eta bertaratzeko eskatuz.

Tabernan bi gizon aurkitu zituzten demandan, bata bestearen gainean. Goikoak azpikoari eusten zion eta bigarren horrek, kolpea zuen ahoan (ezpainean) eta ebaki sakona eskumako eskuan.

Gertatutakoa argitzeko xedez, banandu dituztenean eta zauriak zituenak jarrera erasokorra mantentzen duela ikusita, lotu egin zuten inori eta bere buruari kalterik ez egiteko. Erregistratzerakoan atxilotuari kuter eta puñal uhalean antzeman zioten.

Bigarren gizonak adierazi zuen terrazan zegoela edari bat hartzen eta atxilotua iritsi eta diskutitzen hasi zela. Soinean zeraman labana hartu nahi izan zuenean, bere gainera bota zela, liskarrean tabernako ate aurrera erori eta ondoren borrokatzean barneratu zirela.

Azkenean, zauritutako pertsona saiakuntza-graduan lesio delituen ustezko akusaziopean atxilotua izan zen. Ertzaintzak horren zaintza gain hartu, ospitalera eraman eta sendatu ondoren, Ertzain-etxera eraman zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan