Itxiera ordutegi berezia ostalarientzat Elektrojaia dela eta

27.06.19
Hiritarren Segurtasuna

Herriko ostalaritza establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Ermuko Udalak 2019ko Elektrojaia dela eta. Hori horrela, ekainaren 29an, larunbata, udalerriko jatetxeek, kafetegiek eta tabernek itxierako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi orduz zabaltzeko baimena dute.

Alkatetzako Dekretu baten bitartez onartu da ordutegiak luzatzeko erabakia, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean. Erregulazio horretan xedatzen denez, establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango da ondoren zehazten diren kasu eta orduetan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat eta jaiegun bezperatan
  • Ordu erdi ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean

Salbuespen eta luzapen horien establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegiari eransten zaizkio. Lokalen tipologia edo motaren arabera zehazten dira ordutegiak, eta lau talde daude guztira:

  • 1. taldea: gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak, dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak.
  • 2. taldea: tabernak, ardandegiak, edaritegiak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, janari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
  • 3. taldea: taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
  • 4. taldea: dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.

Aurreko guztia kontuan izanda, datozen egunetarako ordutegiak honela gelditzen dira:

Establezimenduen ordutegiak
Taldea ohiko itxiera ordutegia
ostiralak, larunbatak eta igande bezperak
Elektrojaia
Ekainak 29
1 23:30 01:00 03:00
2 01:30 03:00 05:00
3 03:00 04:30 06:30
4 05:00 06:30 08:30
  • 36/2012 dekretua, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
  • 14/2014 dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.

Gure udalerrian, hiru establezimendu ditugu 4. taldean, beste hiru hirugarrenean eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldean. Lehenengoan ditugunak urriak dira, ia apenas. Horretaz gain, gogoratu behar da 3. eta 4. taldeetako establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztela.

Ixteko ordutegia luzatzeak ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortzetik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko