Berrikuntzekin dator VII. Gazte Eguna
Ermuko Gazte Asanbladak Gazte Eguna ekimenaren edizio berria antolatu du larunbat honetarako, uztailak 6. Zazpigarren edizioa aldaketa eta berrikuntzekin dator; izan ere, aurten Borroka Eguna izena hartu du. Ekimenaren antolatzaileek azaldu dutenez, bertsio berri honetan herriko arlo eta gune ezberdinetan garatzen diren borrokak izango dira ardatz nagusia.
Herriko talde eta elkarte ezberdinek parte hartuko dute Borroka Egunean, euren helburuak, ardurak eta borrokak jendaurrean azaltzeko. Ekintzak 11:00etan hasiko dira Ernairen Kalera Tour-ekin, eta 12:30ean sortu berri den Arkanbele Ermuko Talde Antiespezistak ginkana antiespezista antolatuko du herriko kaleetan. 14:00etan herri bazkaria egingo da, eta arratsaldean, Nüshu Gazte Feministak elkarteak hartuko du lekukoa, protokoloaren zirrikituak aztertzeko. Azkenik, Ermuko Gazte Asanbladak Ni Munillo eta Zu Menbrillo aurkeztuko du.
Arratsalde-gau partean musika eta festa izango dira protagonista, eta 19:00etatik aurrera txosna irekiko da poteoari ekiteko. 22:00etan ekitaldia egingo da, eta ordu erdi geroago, Peedoh, Üther eta Grip taldeen kontzertuak hasiko dira.
Lotutako albisteak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean