Irailera arte ez dugu TAOrik izango

30.07.19
Hiritarren Segurtasuna

Trafikoa eta Aparkalekua Ordenatzeko (TAO) sistema bertan behera geratuko da bihar, abuztuan ez baita gure herrian aplikatzen

Ermuan aparkaleku hainbat txandaka erabiltzeko ditugu, TAO sistemaren bitartez (Trafikoaren eta Aparkalekuaren Ordenamendua) kudeatzen direnak 2013tik. Sistema doakoa da eta abuztuan bertan behera geldituko da, erregulatzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera. Horren 3.4 artikuluan azaltzen denez, abuztuan ez da aparkatze mugatuko sistema aplikatuko erreserbatutako eta urdinez markatutako lekuetan. Horrela, gidariok hirigunean denbora mugarik gabe aparkatzeko aukera izango dugu abuztuan. Iraila hastearekin batera berriro ere abian izango da TAO sistema.

Udalerriaren erdigunean aparkamendu mugatua erregulatzeko sistemari esker, hiritar guztiek txandaka erabili dezakegu, aparkaleku librea aurkitzea errazten du. Horrela, erabilgarria izateaz gain, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan daiteke. Arautua dugun espazioa aldatu egin da aurten, herriko TAO ordenantza eta sistema erabaerritu ondoren. Udalbatzarrak herriko kale jakin batzuetan ibilgailuak denbora mugatuz aparkatzea arautzen duen Ordenantza aldatzea onartu zuen 2018ko abenduaren 18ko bileran, bertan zeuden 16 zinegotzien baiezko botoekin testua moldatzea erabakita. Akordio honi esker, Ermua udalerriko herri-bide jakin batzuetan ibilgailuak denbora mugatuz aparkatzea arautzen duen Udal Ordenantzako 4. artikulua eta I. eranskina aldatuko ziren.

Aldaketak egin dira iraupenean eta baita guneetan ere

Denbora mugapena astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izaten da indarrean. Tarte horietan, bi orduz dohainik aparkatu daiteke autoa.
Bestalde, araudia aplikatzen den hiru guneak ondorengo hauek dira:

  • 1. zonaldea: Diputazio kalea
    • Merkatu plazaren ondoan, Diputazio eta San Pelaio kaleen arteko zeharbidean, 7 plaza gehituko dira: alde batean lau eta bestean hiru. Azken hiru horiek karga-deskargarako izango dira 09:00etatik 13:00etara. Gainera, Probaleku kalean kenduko diren hiru plazak ordezkatuko dituzte, kale hori oinezkoentzat izango delarik. Ibietara doazenek eta zerbitzuetako ibilgailuek soilik igaro ahalko dute bertatik.
    • Diputazio 3 eta 7 zenbakien artean, 15 plaza.
  • 2. zonaldea: Karabixa kalea
    • 6 plaza 1 zenbakiaren hegalean.
    • 7 plaza 2 zenbakiaren hegalean. Desgaitasuna duten pertsonentzako plaza mantendu egingo da.
  • 3. zonaldea: Goienkale kalea
    • Goienkale eta Kantabria kaleen arteko bidegurutzetik Goienkale eta Karabixa kaleen arteko bidegurutzera, zenbaki bakoitien espaloian: 8 plaza.
    • Goienkale 5etik (Lobiano) Kantabria zeharbidearekin duen bidegurutzera arte: 5 plaza gehiago.

Baldespina Markesa txandakako parkingean ere aparkatu ditzakegu autoak, bertan lehenengo bi orduak ere doakoak baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan