Segurtasunezko eskola garraioaren alde

27.09.19
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak eskola garraioa ikuskatzeko eta kontrolatzeko kanpaina berezia jarri du martxan azken asteetan, herriko ikasleek segurtasunez bidaiatu dezaten. Udaltzainek arreta berezia eskaintzen diote autobusen egoerari, baita gidariei ere.

Ibilgailuek, ikasleek eta horiei laguntzen dieten pertsonek segurtasun araudi osoa betetzen dutela egiaztatu dute agenteek. Araudiaren arabera, adinez txikikoek behar bezala kualifikatutako pertsona heldu baten laguntza izan behar dute eskola garraioa hartzen dutenean.

Udaltzaingoak indartu egingo ditu ikuskaritza horiek, eta zerbitzua eskaini ahal izateko baimenak eta dokumentazioak egokiak direla egiaztatuko dute.

Gainera, autobusen baldintza teknikoek eta segurtasunerako elementuek indarrean dagoen araudia betetzen dutela begiratuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik