Jose Luis Araujo zinegotziak iragrri du karguari uko egin eta politika utziko duela

12.11.19
Erakundea

PSE-EE-PSOE’ udal taldeko Jose Luis Araujo zinegotziak bere borondatez Udalbatzako kide izateari utziko egingo diola iragarri du gaur goizean, astero egiten den Gai-orokorrak eta Udalbatzak aztertu beharreko gaien Batzordean. Jose Luisek karguari uko egitea erabaki duela esan eta aurreratu du, “arrazoi pertsonalengatik, familiari –emate, seme-alaba eta bilobari denbora gehiago dedikatu ahal izateko”. Udal Erregistroan ofizialki uko egin izana jasotzen duen idatzia aurkezteko du, oraindik. Udal idazkaritzara hori irizten denean, eskaerari dagokion espedientea izapidetuko Eskualdeko Hauteskunde Batzari jakiraziz, kargua hutsik geratuz alderdi horretako hurrengoa izendatu dezala eskatuaz. 2019ko Udal Hauteskundeetarako alderdi horrek aurkeztu zuen zerrendaren arabera, hurrengo hautagaia Pedro Gallego Monteiro da, bederatzigarren postuan dagoen gizona eta baietza ematen badu, horri egokituko zaio kargua.

Legegintzaldi honetan Udalbatzako kide izan eta karguari uko egiten dion lehen kasua da. 2019ko Udal Hauteskundeen ondoren hamazazpi (17) pertsona izan ziren hautatuak herriko Udalbatza eratu eta osatzeko. Harrezkeroztik, herriko ordezkari izan dira hamazazpiak eta Jose Luis Araujo da agintaldi honetan uko egin duena.

Indarrean dagoen legeriaren arabera eta interesdunak uko egiteko eskaria idatziz aurkezten duenez, Udalbatzak egingo duen hurrengo bilkuran gaia aztertuko da, organoa jakitun izan eta hutsunea duela adieraziz, horren berri hauteskunde-batzordeari berri emanez. Hori horrela, ekainaren 19ko 5/1985 HAOLO Lege organikoaren 182. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki hutsunea zerrendako ondorengoari egokituko zaio.

Udal Hauteskundeetarako zerrendak 2019ko apirilaren 30eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 81. alean argitaratu ziren. Gure udalerriari dagozkion zerrendak boletinaren 24, 25 eta 26. orrialdeetan daude.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua