Argindarra etengo dute asteartean Sallabente inguruan

29.11.19
Hirigintza

Iberdrola konpainiak jakinarazi du datorren asteartean, abenduak 3, argindar hornidura etengo dutela 08:30etik 10:30era Gipuzkoa Etorbidean eta inguruetan.

Bide horretako etxeen atzean, ur biltegira bidean, hainbat zuhaitz daude linea elektrikoak oztopatzen edo horiei oztopo egiteko arriskuan. Horri horrela, linea etengo da zuhaitzak moztu ahal izateko.

Etenak jarraian zehaztutako portaletako 1.200 bizilagun ingururi eragingo die:

  • Areitio Errepidea, 1
  • Gipuzkoa Etorbidea 12-13-17-18-19-20-23-24-25-27-28-29-30-31-32-34-36-38-40-42-44-46-48-50-52-54-56-58-60-62-64-66-68-70-72-78
  • Ermuko Saihesbidea, 1
  • Eitzaga Auzoa (Zaldibar) 2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-13-14-15-16-21
  • San Lorenzo kalea (Zaldibar), 16

Aipatutako helbideetan kokatzen diren etxebizitza, denda eta lokalek jada jaso dute etenaren abisua. Inguruko semaforoei eta San Lorenzo Ikastetxeari ere eragingo die intzidentziak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko