Kamioi bati kargaren zati erori zaio VI. Mendeurreneko kalea, txandaka igarotzera behartuz

09.01.20
Hiritarren Segurtasuna

Kamioi batek zeraman zamaren zati bat galdu du gaur goizean Ermuko hirigunean, gertakizunak ez du eragin zauriturik edo kalte pertsonalik, ezta materialik ere, gertakizunak eragindako eragozpenez gain, Herritarren Segurtasunerako udal zuzendariak jakitera eman duenez.

Ezbeharra goizeko 11:00ak baino lehentxeago gertatu da, autonomo batek gidatzen zuen ibilgailu astun batek zeraman zamaren zati bat aske geratu eta bidera erortzean. Parisetik (Frantzia) irten eta garraiatzen zen bolumen handiko txatarra izan da, Mallabiko Goitondo industrialdean dagoen ''Hierros Servando'' enpresaren biltegia jomuga zuena. Ez da ezagutzen zein izan den gertaera eragin duen arrazoi zehatza, baina baliteke karga mugitu eta lekuz aldatu izana bidaian zehar, eta, ondorioz, kartola ixteko atzeko ateetako bat zabaltzea. Ertzaintzak bere gain hartu ditu eginbideak.

Errepidera eroritako materialen bolumenak eta pisuaren ondorioz, tona askoko garabi batek esku hartu behar izan du berriz ere kamioira altxatzeko. Udaltzaingoko agenteek ibilgailuak txandaka igarotzea eta trafikoa moztea erabaki dute, garabiak burdinazko materialak altxatu ditue unean. Era berean, Deba Beheko Mankomunitatearekin koordinatu da Udala bidea garbitzeko lanak egiteko, kamioiak olioa ere utzi duelako.

Materiala kentzeko eta bidea garbitzeko lanek 13:15 pasatxoan amaitu dira eta, horren ondoren, normaltasuna bueltatu da errepidera.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik