Vodafone Taldea jada udal zuntz optikoaren udal sarean lanean
Vodafone Taldeak telekomunikazio-zerbitzu integral eta zuzena eskainiko du (Interneten abiadura 100 Mbps simetrikoa, telefono mugikorra eta finkoa, eta telebista serieduna) Ermuko udalerriko etxe bakoitzeraino, zuntz optikoko udal-sare ultra-azkarraren bidez. Berehala hasiko da multinazionala produktu eta zerbitzuak gure herrian merkaturatzen, udalarekin akordio bat sinatu ondoren, sarearen azpiegitura azken estandar teknologikoetara egokitu berri baitago.
Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek eta Vodafoneko Teknologia zuzendari Oscar Ortuetak gaur eman dute jakitera udaletxean bi erakundeek sinatutako hitzarmena. Horren bidez operadoreak udalerriko zuntz optikoko azpiegitura erabiliko ditu herriko bizilagun guztiei komunikazio-zerbitzu aurreratuak eskaintzeko. Ekitaldian Miguel Gonzalez erakunde harremanetarako zuzendaria ere izan da. Vodafone Taldeak stand informatibo bat jarri du gaur Erdikokale alboko plazatxoan –Herga tabernaren parean-, non agenteek promozioen berri ematen duten eta galdetu eta galdetzen duten herritarren artean oparitxoak banatuz. Akordioari buruzko agerraldia egin ostean, alkateak eta zuzendariak gune hori bisitatu dute.
Hori horrela, ermuarrok merkatu-kuota handiena duen operadore handienetako baten eskaintza berehala eskuratu ahal izango dugu. Zuntz optiko ultralasterreko udal-sare neutroan beste bost merkataritza-zerbitzu daude, independenteak eta txikiagoak: Adamo suediarra, -Inger TV taldeko- Esanline, Sarenet eta Nubip. Horiez gain, 2018ko azarotik Orange eta Jazztel dugu, eta gaurtik Vodafone multinazionala ere baita sarean dugu, orain artean -egituraz baliatzeko, zuntz iluna delakoa konatratatua besterik ez zuena-, eskualdean zerbitzuak eskaintzeko.
Azpiegitura tresna baliogarria da eta aukera anitz ekarriko dizkigu
Juan Carlos Abascal alkateak ongi etorria eman dio operadoreari, eta pozik agertu da Vodafone Talde handi horren etorrerarekin. "Ermuko Udalak egindako azpiegitura eta inbertsioa udalerrian telekomunikazioak hobetzeko tresna bikaina da, eta, gainera, enplegu-aukerak, enpresak eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna, besteak beste, erakartzeko aukera emango du", azpimarratu du.
Ortueta zuzendariak, bere aldetik, adierazi du "urrats bat" dela Euskadirekin duten konpromisoan, "Iaz 181 milioi euro inbertitu baitzituzten zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzen jarraitzeko". Azpimarratu du Vodafone aitzindaria izan dela autonomia erkidegoko hiru hiriburuetan eskaintzen duen 5G sarea hedatzen, eta lanean jarraituko dutela Ermuan teknologia hori ekartzeko eta laster eskaintzeko ".
Akordioa aurkezteko agerraldia eta hitzez hitz horretan adierazitakoa jarraian datorren bideoan eskaintzen dizuegu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua