Inauterietako koadrilen kalejira-lehiaketa berrantolatu da

27.01.20
Kultura eta Gazteria

Izena emateko epea zabalik dago datorren otsailaren 10era arte

Ermuko Udalak mozorrotutako koadrilen lehiaketa eta desfilea antolatu ditu berriz ere, aurten otsailaren 20tik 25era ospatuko diren Inauterietan. Erakundeak bigarren urtez berrantolatu du deialdia, iazko lehenengoak koloretsua suertatu eta harrera ona izan zuelako. Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen koadrilako kide bakoitzari, eta herriko jatetxe batean bazkari bat guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Desfile eta lehiaketa Inauteri egunetako larunbatean egingo da, otsailaren 22an hain zuzen ere. Ohiko inauteri egitaraua berrikuntzekin etorriko da aurtengoan, eta mozorrotutako kuadrillen kalejira-lehiaketa ospatuko dugu lehenengo aldiz.

Desfilea otsailaren 22ko larunbatean egingo da, eguerdiko 12:30etik aurrera, eta edozein adinetako 10 pertsona edo gehiagok osatutako taldeek parte hartu ahalko dute horretan. Mozorrotzeko gaia erabat librea da,baina taldekide guztien mozorroek gai berdinarekin lotura zuzena izan beharko dute.

Kalejira Zubiaurre kaleko 24 zenbakitik abiatuko da, eta Probaleku, Baldespina Markesa eta Erdikokale kaleetatik igaroko da Orbe Kardinala plazan amaitu aurretik.

Kalejira-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da otsailaren 10a baino lehen izena ematea Lobiano Kultur Gunean, kultura@udalermua.net helbide elektronikoan edo, desfilearen egun berean, hasi baino 10 minutu lehenago arte, antolatzaileek Orbe Kardinala plazan jarriko duten mahaian. Edozein modura ere, koadrilaren izena, mozorroaren gaia eta partaide kopurua adierazi beharko dira, eta taldeko arduradun batek kalejirako zenbakia jasotzera gerturatu beharko du mahaira. Zenbaki horrek identifikatuko du taldea eta bere lekua ibilbidean zehar.

Desfilearen ostean, epaimahaikideek taldearen gaia eta kideen mozorroak baloratuko dituzte, baita kalejiran zehar duten animazioa (abestiak, instrumentuak, dantzak, etab.) eta tresna, tramankulu eta karrozen erabilera ere. Erabakia 20:00etan jakinaraziko da Orbe Kardinala plazan, haurren mozorro lehiaketaren ostean.

Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen kuadrillako kide guztiei, eta herriko jatetxe batean bazkari bat guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Informazio gehiago behar izanez gero, Lobiano Kultur Gunera jo daiteke astelehenetik ostiralera edo 943 70 87 00 telefono zenbakira deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan