Ermuko saihesbidea zabalik eta zerbitzuan eguneko lehen ordutik

07.02.20
Hirigintza

Interbiak foru sozietateak N-634 errepidea ireki du eta by-pass bat prestatu du AP-8 autobidean, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegi bateko luiziak eragindako eremua saihesteko. Atzo arratsaldeko laurak aldera gertatu zen ezbeharra, AP-8 autobideko galtzadaren gainean 3.000 eta 4.000 metro kubiko artean arrastatu zuena, bi noranzkoetako 4 erreiak oztopatuz, bide azkar horren trazadura gaindituz eta Ermuko saihesbideko N-634 errepideko erreien zati bat ere inbadituz.

Saihesbidea goizeko 7etarako geratu da zabalik, eroritako materiala jaso eta bidea garbitu ondoren. Errepidea garbitzeko, Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Sailak 45 pertsona mobilizatu ditu, eta hamabi orduz aritu dira lanean etenik gabe. Operazio honetan erabilitako materiala honako hau izan da: sei hondeamakina, pala kargatzaile bat, hamabi bainuontzi, bost dumper, ur-zisterna bat, bi ekortzeko makina, luma kamioi bat, pintzak dituen kamioi bat, hiru argi-dorre, bost taladore, dronen ekipo bat eta erregaia hornitzeko zisterna-kamioi bat. Halaber, errepideak kontserbatzeko zerbitzuko bi taldek esku hartu dute, galtzada prest jartzeko eta by-passak prestatzeko.

Saihesbidearen eragina eta gure udalerriaren eta gertakariaren tokiaren arteko hurbiltasuna zirela eta, Udaltzaingoko, Hirigintza Saileko eta Obretako Brigadako lankideak bertaratu ziren behar zen guztian laguntzera. Agenteek zirkulazioa erregulatu zuten larrialdi eta erreskate taldeen iritsiera eta sarbidea ziurtatzeko. Juan Carlos Abascal alkatea zazpi orduz egon zen bertan, 16:00etatik goizaldeko 1:00ak arte. Bere taldeko korporatiboekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko