2020ko Sagardo Eguna dela-eta, ostalaritzak ordutegia luzatu ahal izango du

06.03.20
Hiritarren Segurtasuna

Herriko ostalaritza establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Ermuko Udalak 2020ko Sagardo Eguna dela eta. Hori horrela, biharko larunbatean udalerriko jatetxeek, kafetegiek eta tabernek itxierako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi orduz zabaltzeko baimena dute.

Alkatetzako Dekretu baten bitartez onartu da ordutegiak luzatzeko erabakia, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean. Erregulazio horretan xedatzen denez, establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango da ondoren zehazten diren kasu eta orduetan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat eta jaiegun bezperatan
  • Ordu erdi ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean

Salbuespen eta luzapen horien establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegiari eransten zaizkio. Lokalen tipologia edo motaren arabera zehazten dira ordutegiak, eta lau talde daude guztira:

  • 1. taldea: gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak, dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak.
  • 2. taldea: tabernak, ardandegiak, edaritegiak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, janari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
  • 3. taldea: taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
  • 4. taldea: dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.

Aurreko guztia kontuan izanda, datozen egunetarako ordutegiak honela gelditzen dira:

Establezimenduen ordutegiak
Taldea ohiko itxiera ordutegia
ostiralak, larunbatak eta igande bezperak
Sagardo Eguna
martxoak 7
1 23:00 00:30 02:30
2 01:00 02:30 04:30
3 02:30 04:00 06:00
4 04:30 06:00 08:00
  • 36/2012 dekretua, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
  • 14/2014 dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.

Gure udalerrian, hiru establezimendu ditugu 4. taldean, beste hiru hirugarrenean eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldean. Lehenengoan ditugunak urriak dira, ia apenas. Horretaz gain, gogoratu behar da 3. eta 4. taldeetako establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztela.

Ixteko ordutegia luzatzeak ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortzetik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan